BETELURIKO EDATEKO UREN TRATAMENDUTEGIKO ZELAIETAN

Uraren jaiaren 25. edizioa igandean ospatuko da

Ezin izango da tratamendutegira ibilgailurik sartu

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 30a, asteartea - 11:38etan eguneratua

Uraren jaiaren 25. edizioa igandean ospatuko da.

Uraren jaiaren 25. edizioa igandean ospatuko da.

Galería Noticia

Uraren jaiaren 25. edizioa igandean ospatuko da.

Beteluriko Edateko Uren Tratamendutegian (Arrigorriagan) Uraren Jaiaren 25. edizioa ospatuko da datorren igandean, ekainaren 4an. Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoak antolatzen duen ekitaldi horren bidez herritarrak, bereziki, gaztetxoenak, kontzientziatzea da asmoa, ekosistema urtarraren biziraupenerako uraren zentzuzko erabilerak eta kutsadura saihesteak daukaten garrantziaren inguruan.

Jarduera hezigarri bezain ludiko hori tratamendutegiaren zelaietan garatuko da, 10:30etik 14:00etara bitartean. Milaka pertsona etorriko direla aurreikusten da, gehienbat Bizkaia osoko ikasleak. Jardunaldi osoan zehar, edateko uren tratamendutegiaren funtzionamendua, Ur Partzuergoak kudatzen duen garrantzitsuena, ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dira begirale espezializatuen eskutik.

Segurtasun arrazoiak direla eta, ezin izango da ibilgailurik sartu. Hala eta guztiz ere, Ur Partzuergoak garraio alternatiboa jarriko du erabilgarri: goiz osoan zehar, trentxo batek Mendikosoloko biribilgunea (Arrigorriaga) eta EUTa lotuko ditu, 10:00etatik 15:00etara bitartean. Bidaia doakoa izango da, bai eta gainerako jarduerak ere.

Programatu diren jardueren artean, igandean Beteluriko zelaiak bisitatzen dituztenek tailer didaktiko, zientifiko eta artistikoetan (makillajea, irratia, birziklapena, pintura..) parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, etxeko txikiek primeran pasatzeko jarduera ugari izango dituzte: puzgarri-parkea, arrantzan aritzeko eta txalupan ibiltzeko igerileku txikiak, ludoteka, musika instrumentuen eremua, abentura-zirkuitua eta goming-a.

Bestalde, goizeko lehenengo orduetatik txaranga bat ibiliko da esparru osoan zehar, eta kaleko antzerkia, magia eta diskofesta egongo dira. Irrati-esatari batek girotuko du esparrua eta sariak lortzeko zozketak egongo dira. Halaber, doako izozkiak eta ura eskainiko dira, edalontzi biodegradagarri batean zerbitzatuko direnak eta etxera eraman ahal izango direnak. Instalazioek beharrezko zerbitzu guztiak izango dituzte, bai eta haurtxoak edoskitzeko eta aldatzeko eremu bat ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120