Eustaten arabera

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.100 laguneko beherapen begetatiboa izan zen 2016an

 Bizkaian 2.605 biztanle galdu zituen, eta Gipuzkoak 791;Arabak, aldiz, 386 lagun gehiago izan zituen

ep - 2017(e)ko maiatzaren 29a, astelehena - 12:30etan eguneratua

Un bebé llorando.

Un bebé llorando. (DEIA)

Galería Noticia

Un bebé llorando.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 21.214 lagun hil ziren 2016. urtean, 10.782 emakume eta 10.432 gizon, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago. EAEk beherapen begetatiboa izan zuen iaz, heriotzak jaiotzak baino 3.010 gehiagoizan baitziren. Bizkaian 2.605 biztanle galdu zituen, eta Gipuzkoak 791;Arabak, aldiz, 386 lagun gehiago izan zituen, Eustaten behin behineko datuen arabera.

BILBO. Joan den urteko heriotzen artean, 46 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 28 mutiko eta 18 neskato. Ehun urtetik gora hildako 244 pertsonen artean, 207 emakume eta 37 gizon izan ziren;2016an 2015ean baino 32 heriotza gutxiago izan ziren ehunurtedunenak (20 emakume eta 12 gizon).

Bestalde, 2016ko laugarren hiruhilekoan, EAEn 5.425 heriotza izan ziren, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %5,4 gehiago. Araban 666 lagun hil ziren, Bizkaian 3.024 eta Gipuzkoan 1.735.

Iaz izandako heriotzen %29,8 (6.317) tumoreek eraginda izan ziren;zirkulazio sistemaren gaixotasunek 5.715 hildako eragin zituzten (guztien %26,9), eta arnas aparatuko gaixotasunek 2.050 (%9,7). Gizonen artean tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio aparatuko gaixotasunak baino, %10,5 puntuz, eta emakumeen artean, aldiz, heriotza kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren, %5 puntuko aldearekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120