Zirrikituetatik begira

50 urte ondoren

Ana Urkiza - Lunes, 29 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

LeHENBIZIKO ikastolak sortu zireneko 50. urteurrenera heltzen ari diren honetan, atzera begira hasi gara.Orduko irakasleak, orduko familiak, orduko euskara… ordulariari eta jai-egunei begiratu gabe lan egiten zela gogora-tzen dugu. Ikas materialak sortzen batzuk, gau-eskolak ematen besteak eta ikastolaren aldeko tabernan zerbitzari lanetan hurrengoak. Euskara irakatsiko zuten ikastetxeak eta hezkuntza-sare propioa izatea zen helburu. Inork ez zekien euskara irakasten eta ikastola bakoitzak bere bitartekoak erabili zituen ikasleok euskara batua (edo) gure egin genezan. Gurean, goizero, 15 minutuz bozgorailuz aditzera ematen zitzaizkigun esaldiak errepikatzen jarduten genuen, “aditza” ikasteko. Belarria findu genuen. Zentzuz jantzi. Euskara barneratu.

Orain,lehenbiziko ikastola haietan ikasle izandakook guraso gara. Eta “gure garaia” berria baino konpromiso handiagokoagoa izan zela iruditzeaz gain, irakasleek eta ikastetxeek euskara, euskal literatura eta kultura sustatzeko egiten duten lana, oro har, indargea dirudigu. Irakasleak arratsaldeko bostetan etxera doaz. Gurasoek, ikastola pintatzeko nahiago dute profesional bati ordaintzea asteburuan elkartu eta denen artean hormak brotxaz bustitzea baino. Eta euskarabatuaz… nork jarriko zalan-tzan irakasle adituak esandakoa! Bada sinonimorik onartzeko prest ez dagoen irakaslerik eta bere ustezko autoritatea kolokan jartzen duen ikaslea, gurasoek Bizkaian beste era batera hitz egiten dutela argudia-tzean,azterketan puntu bat gutxiago jartzeaz mehatxatzen duenik.

Taifen erreinuak historiaren orrietan utzi genituelakoan geunden. Baina, tamalez, badira orain aldian eta gurean ere. Duela 25 urte irakurritako liburua ematen dietenean ikasleei irakurtzeko eta hiztegia lantzeko eskatzen, orduan, gurasook irakasle horiek irudikatzen ditugu, ikastolen aurreko garaian bezala, euskara zabartzen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120