ekainaren 2an eta 3an

Marie Chouinardek 'Delizien lorategia' lanean oinarritutako sorkuntza lana dakar Arriagara

Artista kanadarramunduko koreografo garrantzitsuenetakoa da

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 29a, astelehena - 13:11etan eguneratua

Marie Chouinardek 'Delizien lorategia'lanean oinarritutako sorkuntza lana dakar Arriagara.

Marie Chouinardek 'Delizien lorategia'lanean oinarritutako sorkuntza lana dakar Arriagara. (NICOLAS RUEL)

Galería Noticia

Marie Chouinardek 'Delizien lorategia'lanean oinarritutako sorkuntza lana dakar Arriagara.

Ohikoa da koreografo bat melodia batean oinarritzea bere artelana sortzeko. Marie Chouinard koreografo kanadar ospetsuak, aldiz, Boscoren artelana hartu du erreferentzia gisa, Delizien lorategia triptiko ezagunean oinarritutako sorkuntza lan ezin ederragoa sortzeko. Sortu duen ikuskizuna, dantzaren benetako harribitxia, asteburu honetan ikusi ahal izango da Arriaga Antzokian, ostiralean, ekainaren 2an, eta larunbatean, 3an. Egunean emanaldi bat eskainiko da, arratsaldeko 20:00etan. Beraz, Boscoren artelan bat ballet bilakatuta ikusteak sortzen duen zoriona esperimentatzeko bi aukera.

BILBO. Le jardín des dèlices jatorrizko izenburuarekin, artista kanadarrak, Veneziako Biurtekoko egungo dantza zuzendariak, hiru ekitalditan egituratu du koreografia –“Delizien lorategia“, “Infernua” eta “Paradisua“–, triptikoaren panel bakoitzarekin bat etorriz. Izan ere, koreografo batek partiturarekin bat egin dezakeen (edo ez) bezala, artistak Boscoren artelanean inspiratzea erabaki du, haren izpirituan, artelan baten aurrean jartzeak sortzen duen zoriona erakutsiz.

Compagnie Marie Chouinard izenekoaren ikuskizun sutsua eta poetikoa Herbehereetako Jheronimus Bosch 500 Foundation izenekoarekin batera ekoiztu da. Herbehereetan hain zuzen ere, Bolduquen (Den Bosch izenez ere ezagutzen den hirian), estreinatu zen ikuskizuna mundu mailan, 2016ko abuztuaren 4an, margolariaren heriotzaren V. mendeurrenarekin bat etorriz.

Nazioarteko erreferentea

1978an bere lehenengo lana aurkeztu zuenetik, eta batez ere 1990ean bere konpainia sortu zuenetik, Marie Chouinard kanadarra ezinbesteko erreferentea da mundu mailako dantzan, eta sarri askotan aintzatetsi eta saritu dute. Bere lanen kalitate maila altuak eta egin dituen sorkuntza lan askoren abangoardiako izaerak, dantza garaikidearen berritzaileen artean jartzen dute. Arte diziplina horretan duen ospearen eta garrantziaren adibide argia da une honetan Biennale di Veneziako (Veneziako Biurtekoa) dantza zuzendaria dela. Kargu hori 2017-2020 epealdian beteko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120