musika

Euskal tradizioaren hauspoa munduan

Mungiako Korrontzi taldea bira itzel batean murgilduta dabil, euskal folklorea mugaz gaindi zabaltzeko asmoz beste behin ere. Kanpoan gure euskalduntasuna aitortzea hunkigarria iruditzen zait”’, dio Agus Barandiaran taldeko abeslari eta trikitilariak

Amaia Santana - 2017(e)ko maiatzaren 28a, igandea - 11:58etan eguneratua

Trikitia lepoan hartuta 30 urte igaro ditu Agus Barandiaranek.

Trikitia lepoan hartuta 30 urte igaro ditu Agus Barandiaranek. (Korrontzi)

Galería Noticia

Trikitia lepoan hartuta 30 urte igaro ditu Agus Barandiaranek.

Markina-Xemeinetik Vancouverra, Txekiar Errepublikan, Cabo Verden edota Erresuma Batuan geldialdiak eginez. Datozen asteetan Korrontzi Folk taldeak mundua hankaz gora jarriko du dantzan. Mungiako laukotea ohituta dago urtero kontzertu mordoa ematera, baina aurten bereziki lanpetuta ibiliko dira, egundoko bira luzea bide. “60 bat kontzertu eskaintzen ditugu urtero, eta horien %20-25 Euskal Herrian izaten dira. Gainontzeko guztiak, kanpoan”, adierazi du Agus Barandiaranek (Maruri-Jatabe, 1975), Korron-tziko abeslari eta trikitilariak.

Barandiaranek dio atzerrian harrera ona izaten dutela beti. “Oihartzun handia izaten dute gure kontzertuek, eta hori, jakina, eskertzekoa da oso. Izan ere, kanpoan zaudenean bakarrik sentitzen zara nolabait. Zure herriko kulturaren enbaxadore modukoa zarela sentitzen duzu hein batean, eta horrek erantzukizun handia dakar”, erantsi du. Baina, kontzertua ondo ateratzen denean, hots, jendea pozik jar-tzen denean dantzan, irribarretsu, “oso une berezia izaten da;oro har, esperientzia izugarri aberasgarria da”, baieztatu du musikariak. Esaterako, Barandiaranek gogoan ditu Warwick eta Cambridgen emandako kontzertu batzuk, orain dela hamar urte pasatxo. “Berriz bueltatu ginenean, jendea hurbildu zitzaigun esanez Euskal Herria Google-en bilatu zuela, edota bisitatu zuela... Hau da, gure musikaren harira, Euskal Herria ezagutzeko grina piztu zitzaien!”, kontatu du Korrontziko kideak.

Geldialdi ugari 

Aurten, Kanadan (Vancouver Folk jaialdi entzutetsuan) eta Quebecen izango dira estreinakoz. Bertako hainbat musikarirekin jada aritu badira ere, beren etxean joko dute lehenengo aldiz;beraz, gogo handiekin daude. “Sekulako folk tradizioa dute han”, aipatu du Barandiaranek. Bestetik, Cabo Verde berriz bisitatuko dute, 2010eko esperientzia gogoangarria maletan eramango dutela. “Egundoko esfortzua egin zuten taldea eramateko, eta oso polita izan zen bertan bizitako guztia”. Horrez gain, Portugalen, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan nahiz espainiar Estatuko hainbat plazatan ibiliko da aurki Korrontzi. “Kontzertu guztiak bereziak dira, zure folklorea defendatzen duzulako parada bakoitzean”, berretsi du abeslariak.

Gainera, hainbeste bidaiatzeak taldearen elkarbizitza mantentzea ere badakar. Bira honetan lau musikariak doaz: Ander Hurtado de Saratxo (txalaparta, perkusioak eta bateria);Kike Mora (kontrabaxu elektrikoa, baxu elektrikoa eta koruak);Alberto Rodriguez (gitarra, mandolina, oktabatutako mandolina eta koruak) eta Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa). Haiekin batera, bi dantzarik ere parte hartuko dute nazioarteko biran, eta lekuaren arabera, teknikariren batek edota produkzioko langileren batek ere bai.

“Hainbeste ordu errepidean ematea, aireportuetako ordu luzeak... Gogorra ere bada ba-tzuetan, baina harreman oso ona daukagu, eskerrak!”, kontatu du abeslari eta trikitilariak. Ander Hurtado de Saratxo da, Barandiaranen esanetan, “beti bromak egiteko prest” dagoena, nekea uxatu eta bidaia luzeak arin-tzeko beti lagungarri dena, dudarik ez. Edonola ere, helmugara heldu bezain pronto, pilak kargatzen dituzte. “Zortea izan dugu, beti jende jatorrarekin egin baitugu topo”.

Trikia ez da flamenkoa

Barandiaranek kanpoan jotzerakoan gehien baloratzen duena zera da: “Euskal Herria figura bereizia dela ohartzea;hots, jendeak beti errespetatu du gure identitatea, kultura, tradizioa. Gure euskalduntasuna aitortzea hunkigarria iruditzen zait”, nabarmendu du. Halere, gaizki ulerturen batekin ere topo egin dute noizbait. “Behin, Sizilian geundela, kontzertuaren promotorea hasi zitzaigun esaten ea gurea folklore espainiarra zen, ea flamenkoarekin zerikusirik ote zuen... Ezjakintasunari egozten diot hori;azaldu genion nongoak ginen eta ulertu zuen”.

Ildo horretatik, Korrontzi taldeak master class edo ikastaro laburrak eman ohi ditu kontzertua eskaini aurretik. Horrela, folklorearen testuingurua ezartzen da eta parte-hartzea ere sustatzen da. “Ikastaroan parte hartu dutenak gero alaitsu hurbiltzen dira kontzertuan fandangoa eta arin-arina dantzatzera”, Barandiaranen hitzetan. “Hartu-eman berezia sortzen da, askoz hurbilagoa”, argitu du. Bai musikariek bai dantzariek ogibidetzat dute klaseak ematea, tradizioa belaunaldiz belaunaldi zaindu beharreko ondare baliotsua da eta.

Euskal doinu tradizionalak

Korrontzik ezaugarri du antzinako erritmoak hartu eta gaurko instrumentuetan “frogatzea”, hau da, “antzinatasun eta garaikidetasunaren arteko zubi horretan” dabil. Fusioa, alegia. “Ez gara lehenengoak izan honetan, Oskorri izan bai-tzen aitzindari”, aipatu du Barandiaranek. Bere aldetik, Rufino maisuak “ondo erakutsi eta irakatsi” zion tradizioaren kontzeptua. Korron-tziren abeslariari jarraiki, tradizioa “uneoro aldatzen da”, herriak berak aldatzen baitu. Bere ustez, herria da ohitura edo berezitasun hori bereganatu eta tradizio bihurtzeko ahalmena duena. “Kontua da bakoitzak tradizioaren inguruko bere definizioa duela, Windows-en bertsioak bailiran”, gaineratu du.

Tradizioa filtro garaikide horretatik pasatzerakoan, ba al dago mugarik? Barandiaranek ondorengoa irizten dio: “Jakina, jendaurrea da epairik erabakigarriena, baina lehenik eta behin zu zeu harro sentitu behar zara emai-tzarekin”. Berriki, Barandiaranek Euskadi Gaztea irratiko Gaztea Box saioan parte hartu du, trikia hartuta azkenaldian edonon-uneoro en-tzuten den Despacito hit-aren bertsio bitxia eginez. “Katxondeo hutsa izan zen -aitortu du barrez-;baina, aldi berean, aitzaki bat ere bada, belaunaldi berriei euskal folklorearen berri ematearren, hain zuzen”.

Bere ustetan, musika herrikoiak edo tradizionalak desabantaila nagusi batekin topo egiten du gaur egun: “Pop-a eta rock-a, hots, musika anglosaxoia nagusi da hedabide nagusietan;orduan, alboka edota trikia agertzen diren bakoitzean, zoriontzeko modukoa da. Honekin ez dut kritikatu nahi ez Enrique Iglesias, ezta Beyonce ere. Baina ez dezagun baztertu gure tradizioa”, aldarrikatu du.

Koplak musikatuz

Korrontzi Dantzan (Baga-Biga, 2015) diskoaren errepertorioa munduan barrena zabaltzearekin batera, talde mungiarra jada ari da bere hurrengo proiektuan lan egiten. Kopleruak diskoa prestatzen ari da taldea, eta, horretarako, Xabier Amuriza bertsolariaren koplak musikatuko dituzte;batzuk herrikoiak, beste batzuk, ordea, Amurizak sortutakoak. Urte bukaera aldera aurreikusten dute lan berri hau kaleratzea, eta bai Xabier Berasaluze Leturia-k eta Amurizak berak ere parte hartuko dute disko honetan.

Orain arte, musikari, dantzari nahiz artista andana aritu dira Korrontzirekin kolaborazioak egiten. Esaterako, Tradition 2.1 (Baga-Biga, 2013) diskoan “pilo bat lagun” izan zituzten alboan: Mikel Markez, Ibon Koteron, Phil Cunningham, Javier Limón, Alex Sardui, Michael McGoldrick, Antonio Carmona, Mario eta Francesca Incudine eta abar luzea. Hortaz, kolaborazioen alorrean nahiko asebeteta dago Agus Barandiaran.

Alta, ezinezko kolaborazioak aukeratzeko gaitasuna izango balu, badaki norekin batera joko zukeen trikitia: “Rufino Arrola maisuarekin eta Mikel Laboarekin”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120