Zirrikituetatik begira

Sakramentu edo sakrilegio

Josu. Torre - Domingo, 28 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

JAUNHARTZEAK, umeen lehen komunioak, maiatz hilabetarekin batera berbagai egiten dira lehen sare sozialetan eta segituan paper nahiz uhin bidezko hedabide guztietan. Ez dira han eta hemen sakramentuaz zuzenean ari, elizkizunetik gero edo aurretik haurrari egiten dizkieten opariaz edo famili eta lagun bilduz egiten diren janari eta ospakizunez Zuzenago, kritikak, krisi edo murri-tze garai hauetan egiten diren diru isurtzeaz baizik. Jakina omen delako, hainbat famili kreditu eskatzera doazela bankuetara ospaizun gastu horiei erantzuteko. Kuriosoa, bestalde, 30 urtez elizara etxekoan funeraletara soilik hurbildu diren gurasoak direla normalean horretara jotzen dutenak, kasuetan umeek bataiatzera ere eraman ez dituztenak eta, mordo bat, eskontzaren sakramentua bera ere hartu ez dutenak. Laburbiltzearren, kristau sinesmen karga handi gabekoak, alegia. Eta diru pila edarrak omen dira, inguruko gizartearen aurrean ongi, edo patxadan behintzat, geratzearren. Ez naiz, inondik ere, ume horiek kristautzearen alde edo kontra azalduko, eguneroko edo ohikotik landa dagoen jarduna dela esan nahi dut, ez besterik. Gerora ere, lehen jaunartzea egiten duten ume horiek bigarrena edo hirugarrena noiz hartuko duten... auskalo!

Erabat markatua utzi behar ninduan, gai honetaz, oso gaztetxotan irakurri nuen salatze testu batek, oraindik ere oroimenean gorde-tzeko. Enkarterrietako Zallan bizi zen izeko/ amonaren etxera joaten ginenean -herriko jaien aitzakiaz- jesuitek argiratzen zuten -eta etxe hartan beti zegoen- El Mensajero del Corazón de Jesús aldizkarian irakurri nuen testu hori hain zuzen. Haserre bizian idatzi ohi zuen norbaitek, ea nola demontre jantoki edo taberna baten leihoan jarri daiteken “Se celebran bodas y comuniones” sakramentu horiek elizan eta elizan bakarrik “ospatu” zitezkelako.

Mensajero marka horren egutegi takoa gutariko askok izango zuen etxeko sukaldean gerora ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120