artea

Balio berrien erakusleihoa

Bilboko Gorte kaleko 2. zenbakiak diziplina anitzeko espazio transbertsal berri bat gordetzen du bere atearen atzean: AUA Bilbao Gallery. Edozein pertsonarentzako irekita dagoen txokoa sortu du Ane Undurraga kazetari, antropologo eta artista plastikoak

Ainhoa Lores - 2017(e)ko maiatzaren 28a, igandea - 11:53etan eguneratua

Afrikar ilargi-maskaren erakusketa inauguratu berri du Ane Undurragak bere galerian.

Afrikar ilargi-maskaren erakusketa inauguratu berri du Ane Undurragak bere galerian. (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Afrikar ilargi-maskaren erakusketa inauguratu berri du Ane Undurragak bere galerian.

BalIO berrien ekarpena egingo duten sormen-esparru desberdinetako pertsona eta kolektiboentzako topagunea da AUA Bilbao Gallery. Antzerkia, argazkilaritza, arte plastikoa, dantza, eskultura, literatura, moda, musika, poesia edota zinea, diziplina orok dauka lekua espazio honetan. Arte-galeria kontzeptu berria izateko jaio da espazio hau, Ane Undurraga (Bolibar, 1986) sor-tzaileak dioenez. “Artista eta espazioaren sortzaile eta kudeatzaile modura, galeriara hurbiltzen den publikoarekin harreman zuzenean egongo naiz”. Horixe da espazio honen filosofia: artea pertsonengandik hurbil egotea.

Bere ikasketen alorrak ez ezik, bizkaitarraren izaera definitzen duten komunikazioa, antropologia eta arte plastikoak dira proiektu pertsonal hau ahalbidetu duten hiru ardatzak. Euskal komunikabide desberdinetan lanean ibilitakoa da bolibartarra, Or-tzadar gehigarria bera horietako bat. Komunikazioaren munduan, artea eta kulturari lotutako lanak jorratu izan ditu gehien bat Undurragak, eta arte galeria bere “ibilbide profesionaleko hurrengo kapitulua” zela sentitzen zuelako eman zuen gisa honetako espazio bat martxan jartzeko urratsa. “Nik artea eta kultura sentitzen ditudan modura komunika-tzeko jaio da AUA”, argitu du.

Hasiera batean, “beharrak bultzatuta” barneratu zen Undurraga artearen munduan, “nire egonezina izan da seinalea, barruko indarra”. Txikitatik oso lotura estua izan du arte munduarekin: aitona eta izeba margolariak ditu, aita argazkilaria eta ama artean espezializatutako historialaria. “Artearen munduan jaio, hazi eta hezi naiz”, kontatu du. Bere lanbidea aukeratzerako orduan eten bat egitea erabaki zuen ordea, “beharbada ez nuelako nire berezko sen hori kontzienteki ezagutzen eta baloratzen”. Orain, dioenez, barruko bere esentzia berreskuratzeko lana egitean, artea topatu du bere barruan.

EMOZIOAK LANDU

Erabaki asko hartu beharra eta lorik egin gabeko gau piloa egon dira galeria irekitzearen erabakiaren atzean. “Erabakiak gaueko isiltasunean eta bakardadean hartu ditut eta eguna proiektua landu eta garatzeko baliatu dut”, kontatu du. “Lan handiko hilabeteak, baina era berean, zoriontsuak” izan direla gaineratu du artista bolibartarrak. Oso pertsona aktiboa dela eta arteak lasaitzen duela onartu du Undurragak. “Artea lantzen dudanean, plano emozionala eta espirituala ere lantzen ditut, mentala alboratu gabe. Neure emozioak entzunez neure burua ezagutzen dut eta berarekin konektatzen laguntzen dit”. Undurragak denbora asko eskaintzen dio bere jardun artistikoari. “Arteak bakardadea eskatzen du eta nik horrelako une asko ematen dizkiot”. 

Galerian ikusgai jartzen dituen obren gaiak aukeratzerako orduan, gizarteari balio berriak erakutsi eta eskaini nahi dizkion pertsonengan eta sortzaileengan pentsatzen du Undurragak, eta, horrexegatik, genero ikuspegitik “emakumea”, eta kontinente bezala “Afrika” dira balio berrien ekarpena egiten ari diren bi ahots nagusi. Bere ustez, “emakumearen ikuspegi emozionala eta afrikar humanitatea munduak behar dituen ezinbesteko bi balio nagusi dira”.

Galerian ikusgai dauden erakusketen artean Txakur ametsetak azpimarratu daiteke. “Ekintzaile moduan aurrera eraman dudan proiektuaren lehenengo harria da”, azaldu du artistak. 2015ean hasi zen Undurraga marka honekin opari sortzaileak egiten. “Literatura eta arte plastikoak uztartuta, txakur ameslari baten ahotan, katiluak, poltsak eta kuxinak egiten ditut”, jakinarazi du. Bere obra plastikoa ere galerian dago ikusgai, Amadou Sy eta Samba Sy, Senegaleko bi anaia eskultoreren obrarekin batera. Gainera, ekainaren 25era arte, Boli Kostan jatorria duten eta Samba Sy-k sortutako ilargi-maskaren erakusketa ikusi ahal izango da. “Maskarak aitzakiatzat hartuta eta ramadanaren hilabetea izanik, hilabeteko lau ilargialdietan (ekainak 1, 9, 17 eta 24) ilargia ikuspegi desberdinetatik ezagutuko dugu”.

ESPAZIO BIZIA 

Erakusketez gain, beste ekintza mota batzuk egiteko gunea ere bada AUA Bilbao Gallery, “erakusketa fisiko eta estatikotik harago, espazio bizia izan nahi baitu. Horrexegatik, ekintza paraleloak egongo dira, aurkezten den gaia modu transbertsal batean jorratuz, aipatutako Ilargi-maskaren obra, kasu. Bizkaian bizi den senegaldar komunitateak ramadanaren ospakizuna egingo du eta musikaren bidez giro bereziak sortzen dituen Oscar Vegak ilargi atmosfera bat sortuko du Samuel’s Decay bere proiektuarekin. Ekainaren 9an eta 17an izango da hori.

Galeriak ateak ireki zituenetik, sartu-irten asko izan dituela kontatu du Undurragak, “Profil desberdinetako jendeak bisitatu nau, auzoan bizi direnetatik hasita atzerritik datozen turistetaraino”. Arte munduan ari direnak bai, baina eremu honekin kontaktu zuzena ez dutenak ere igaro dira bertatik. Izan ere, Undurragak dioen moduan, “edonork dauka lekua espazio honetan”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120