Zirrikituetatik begira

Berriz ere, Grezia

Juanjo Olasagarre - Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

MANCHESTERGO atentatuaren aste honetan (zer esan?), Mediterraneoan 37tik gora hil diren aste honetan, (nola esan?) badago beste irudi bat niri arreta eman didana: Merkel eta Tsipras buru makurturik hotsandiko afera bati buruz hizketan OTANen egoitza berriaren muste ekitaldian. Zer darabilte? Ezer ez, seguru aski, baina nire literaturtasunak une horretan islarazten dit Greziaren zorraren gorabehera guztia. Izan ere, Greziako zorraren istorioak genero guztiak hartzen ditu, hasi nobela heroikotik (Tsiprasek hauteskundeak irabazi eta Alemania eta Frantziako gobernuek gidaturiko erreskate hari kontra egin behar ziola ematen zuenean);pasa bilauen fartsa batetik (aferan parte harturiko guztiek zekiten lehendabiziko erreskatea ez zela izan greziarrendako, baizik eta bertan zor gehiegi erositako banku Aleman eta Frantziarrak salbatzeko, eta ondokoak lehengo zor horien interesak pagatzeko);segi ustezko nobela psikologiko-etnikotik (zor horren istorioa greziarren hegoaldeko alferkeria etnikoaren ondorio da zeina kontrajartzen baita alemanen afan protestantearekin) oraingoz, suspense nobelan bukatzeko: emango diote Tsiprasi uztailean pagoei -asko zorren interesak- aurre egiteko mailegua? Badirudi baietz, baina suspenseari azken une arte eutsiko zaio. NDF-k (Nazioarteko Diru Funtsa), Lagarde buru, zor kitatze bat nahi du badakielako zorra paga ezina dela, eta ondorioz dirua harrika botatzea dela. Eurotaldeak, Merkel buru, ez du zor kitatzea nahi, eta, aldiz, neurri fiskal eta aurrezarazleak nahi ditu. Baina argi dagoena zera da gaur egun Grezia krisia hasi baino %25 pobreagoa dela, eta BPGaren %180ko zorra duela (%99koa da Espainiakoa, %68koa Alemaniakoa, esaterako). Paga ezina. Nora joan da diru hori guztia? Esku pribatuetara hasieran, lehengo erreskateko dirua zuzen-zuzenean bideratu baitzen banku alemanak eta frantsesak salbatzera eta gero zor horien interesak pagatzera. Pixka bat ekonomia suspertu eta greziarren bizimodua hobetzera. Gero nazioak subiranoak direla kontatuko digute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120