Eustaten proiekzio demografikoen arabera

Euskal Autonomia Erkidegoak 14.300 biztanle gehiago izango ditu 2031n, 2.128.200 izan arte

Herrialdeka, Arabak 15.300 eta Gipuzkoak 28.000 biztanle irabaziko dituzte;Bizkaiak, aldiz, 29.000 galduko ditu

EP - 2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 11:37etan eguneratua

Un bebé llorando.

Un bebé llorando. (DEIA)

Galería Noticia

Un bebé llorando.

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2.186.200 biztanle izango ditu 2031. urtean, 2016an baino 14.300 gehiago, urtean %0,04 gehituz batez beste. Biztanle guztietatik %51,6 emakumezkoak izango dira (1.117.200), eta %48,4 gizonezkoak (1.064.200), Eustaten proiekzio demografikoen arabera.

BILBO. Herrialdeka, 2016-2031 aldian, Arabak 15.300 eta Gipuzkoak 28.000 biztanle irabaziko dituzte;Bizkaiak, aldiz, 29.000 galduko ditu. Azken bosturtekoetan bezala, Arabak pisua irabaziko du biztanleria osoan eta Bizkaiak galdu. 2031n Araban biziko da biztanleen %15,4 (2001ean baino %1,8 puntu gehiago), Bizkaian %50,8 (%3,2 puntu gutxiago) eta Gipuzkoan %33,8 (%1,5 puntu gehiago).

Hazkunde demografikoaren bi saldoen batuketak 2016-2031 aldian biztanleria egonkortzea dakar: naturala (jaiotzak ken heriotzak) eta migrazioena (etorkinak ken joaleak). Naturalean 74.200 pertsona gutxiago izango dira, eta migrazioenean 88.500 gehiago.

Adinari dagokionez, 20 urte baino gutxiagoko biztanleak %18,2 ziren 2016an, eta 2031n %17 izango dira, hau da, 25.000 gutxiago. Helduak (20-64 urte) 111.900 gutxiago izango dira 15 urteen buruan (%8,5 gutxiago);29-51 urteko 201.000 pertsona gutxiago izango dira, 20-28 urteko35.200 gehiago eta 52-64 urteko 54.000 gehiago.

65 urtetik gorakoak 150.900 gehiago izan litezke 2031n, hau da, biztanleen %28,2 eta 2016an baino ia %7 puntu gehiago. Hazkunde erlatibo handienak adinekoen artean izango dira, eta 2031n %5,2 izango lirateke, hots, 112.900 pertsona.

Jaiotza kopurua 2015eko 18.900etik 2030eko 16.400 jaitsiko litzateke. Ugalkortasuna emakumeko 1,53 umera gehituko litzateke, baina emakume ugalkor gutxiagorekin: ugaltzeko adin tarte zentrala 25-39 urteak dira, eta hor emakumeak %20 gutxiago izan litezke.

Jaiotzako bizi itxaropena 2030ean 88,8 urte izango litzaatejke emakumeen artean, eta 83,7 urte gizonen artean (2015ean 86,1 eta 80,2, hurrenez hurren). 2015-2031 aldian, bizi itxaropen tartea, gizon eta emakumeen artean, 5,9 urtetik 5,1 urtera jaitsiko da.

MIGRAZIOA

Bestalde, proiektatutako aldian etorkin kopurua urteko 36.500 inguru litzateke, baina azken bosturtekoan 37.000 pasa, atzerritarren gorakadagatik;izan ere 2016ko %41etik 2030eko %47ra pasako lirateke, etorritako guztien artean. Joale kopuruak goia joko luke 2016an (32.200), ondoren beheraka joanez azken urtera arte (29.900);izan ere 15-34 urte bitartekoak, joalerik gehien, gutxiagotu egingo lirateke.

Horrela, EAEko migrazio saldoa 3.900 positiboa izan zen 2016an, eta 7.100 positiboa litzateke 2030ean. Aldi osoan, berriz, 88.500 positiboa izango litzateke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120