Zirrikituetatik begira

Puzzlea

Karmele Jaio - Viernes, 26 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

FUTBOLAREN eguna omen da bihar. Bai gure herrian, behintzat. Gasteizko denda eta tabernak urdin eta zuriz dekoratuta daude, hainbat gasteiztar eta arabar Madrilerako bidean, umeak Alavesen kamisetekin jantzita… Futbolaren festa deitzen diote. Oso ezberdin pentsa-tzen duten pertsona asko biltzen dira helburu bakar eta berdinari begira, halako batasun ilusio bat nabari da bazter askotan…

Eta neure buruari galdetzen diot futbolak jendea helburu bakar baten alde biltzeko duen ahalmen hau ez den esportagarria beste alor batzuetara. Jende-ideia-sentimentu-emozio batuketa hau, ezin den erabili gutariko bakoitzak gure gizarte osoaren ikuspegi bateratua lantzen laguntzeko. Norberaren interesen gainetik, norberaren iritzien gainetik, norberaren ideologiaren gainetik, gutariko bakoitzak argi izan dezagun gizarte batean bizi garela, eta ez garela norbanakoen batuketa bakarrik, zerbait osatzen dugula denon artean, eta zerbait hori denon artean artikulatu behar dugula, nahiz eta ezberdin pentsatu: batzuetan eskainiz, beste batzuetan hartuz;batzuetan amore emanez, beste batzuetan norberak nahi duena lortuz… Puzzle bateko piezak garela, alegia, eta pieza bakoitzak jakin behar duela goian eta behean, ezkerrean eta eskuinean, beste pieza batzuk dituela, osotasun baten aleak, eta egiten duen mugimendu bakoitzak eragina duela auzokoengan.

Futbol profesionalak aspaldian ahaztu zituen benetako kirolak aldarrika-tzen dituen balio asko: elkartasuna, errespetua, konpromisoa, joko garbia, berdintasuna, indarkeriarik gabeko jarrerak… Egungo futbol zelai askotan horien gainetik gailentzen dira: joko zikina, interes ekonomikoak, macho men jarreren erakustaldiak…

Bihar Alavesek irabaztea gustatuko li-tzaidake, baina horren gainetik, bai zelaian eta bai ikusleen artean kirolaren benetako balioak gailentzea nahiko nuke, eta honekin batera, honelako aukera batek sortzen duen batasun eta herri sentipena gure eguneroko bizitzara esportatu ahal izatea. Hori bai izango litzatekeela irabaztea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120