Igandean, Mungian, “Egunero alkarregaz” lelopean

Unai Rementeriak harrera egin die 2017ko Ibilaldiaren antolatzaileei

Larramendi ikastolak lau eremuko ibilbidea antolatu dute, adin guztietako bisitarientzako jarduerak eskainiko dituena

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 11:01etan eguneratua

Unai Rementeriak harrera egin die 2017ko Ibilaldiaren antolatzaileei.

Unai Rementeriak harrera egin die 2017ko Ibilaldiaren antolatzaileei. (BFA)

Galería Noticia

Unai Rementeriak harrera egin die 2017ko Ibilaldiaren antolatzaileei.

Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaren 39. edizioa igande honetan izango da, maiatzaren 28an, Mungian, “Egunero alkarregaz” lelopean. Larramendi ikastolak lau eremuko ibilbidea antolatu dute, adin guztietako bisitarientzako jarduerak eskainiko dituena.

BILBAO. Gaur goizean, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuarekin batera, harrera egin die Ibilaldia 2017ko arduradunei, besteak beste, Mungiako Larramendi ikastolako ordezkariei;izan ere, haiek dira igandean ospatuko den Ibilaldiaren 39. edizioaren antolatzaileak. Bisitaldian zehar, Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiaren arduradunek gonbidapena egin diote Rementeriari, maiatzaren 28an ospakizunarekin bat egin dezan eta Ahaldun Nagusiak baietza eman die.

"Egunero alkarregaz" lelopean, Mungiak Durangoren testigua hartuko du;iaz, milaka pertsona bildu ziren hiriburuan, euskal kulturaren eta euskararen alde.

Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko ikastolen jaian izango da, Lurraldean euskara bultzatzeko eta bizitzako arlo guztietan normalizatu eta erabiltzeko hartua duen konpromisoa erakusteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120