Bizkaiko ikastolen urteroko jaia

Bizkaibusek zerbitzua indartuko du igandean Mungian ospatuko den Ibilaldirako

EUROPA PRESS - Viernes, 26 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:37h

'Egunero alkarregaz'Itziarren semeakVER VÍDEOReproducir img

(Youtube/Ibilaldia Elkartea)

Galería Noticia

'Egunero alkarregaz'Itziarren semeakReproducir

Bizkaibus sozietate publikoak zerbitzu gehiago jarriko ditu martxan igandean, maiatzaren 28an, Mungian ospatuko den Ibilaldia dela eta, Bilbo, Bermeo, Bakio, Sopela, Plentzia eta Gernikatik lotura egokia bermatzeko, Bizkaiko ikastolen urteroko jaira milaka pertsona joatea aurreikusi baita.

BILBO. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zerbitzuen maiztasuna handiagoa izango da Bizkaibusen bost lineatan. Askoz irteera gehiago egingo dituzte egunean zehar, eta tarte zehatz batzuetan autobus osagarriak ere jarriko dira.

Zehazki, A3518 Bilbo-Mungia-Bakio (autobidetik) eta A3527 Bilbo-Mungia-Bermeo (autobidetik) lineako autobusak hamar minutuan behin irtengo dira Mungiarantz 09:30etik 13:00etara eta orduan behin 13:00etatik 22:00etara. Kontrako noranzkoan (Mungia-Bilbo) maiztasuna alderantzizkoa izango da: orduan behin 08:40etik 15:40era eta hamar minutuan behin 16:40ettik 20:00etara.

A3516 Bilbo-Mungia (autobidetik) lineari dagokionez, unitateak hamar minutuan behin irtengo dira Mungiarantz 09:30etik 13:00etara bitartean, eta Mungiatik hamar minutuan behin 16:40tik 20:00etara bitartean.

Gainera, Bermeo-Mungia eta Bakio-Mungia tarteetan autobus osagarri bana jarriko da. Bermeo eta Mungia artean loturak orduro egingo dira 08:05etik 12:05era eta bi orduro 13:05etik 20:05era. Mungiatik Bermeora, aldiz, loturak bi orduro egingo dira 09:30etik 15:30era eta orduro 15:30etik 20:30era.

Era berean, Bakiotik Mungiarako tartean autobus osagarri bat jarriko da. Beraz, orduro autobus bat izango da 09:10etik 11:10era eta bi orduro beste bat 11:10etik 21:10era. Mungiatik Bakiora loturak bi orduro izango dira 08:30etik 16:30era eta orduro 16:30etik 20:30era.

SOPELA ETA PLENTZIA

Bestalde, A3531 Leioa-Urdulizko ospitalea-Gatika-Mungia eta A3537 Plentzia-Gorliz-Mungia lineatan zerbitzu gehiago jartzeak hobetu egingo du udalerri horien eta Mungiaren arteko lotura.

Zehazki, Sopela eta Mungia artean orduro izango dira irteerak 08:30etik 12:30era eta bi orduro 12:30etik 20:30era. Itzultzeko loturak bi orduro izango dira 09:30etik 15:30era eta orduro 15:30etik 21:30era.

Azkenik, Plentzia eta Mungia artean, irteerak orduro egingo dira 09:20etik 11:20ra eta bi orduro 11:20etik 21:20ra. Itzultzeko, berriz, autobusak bi orduro irtengo dira 08:40tik 20:40ra. Beti bezala, Bizkaibusek 946 125 555 doako telefono zenbakiaren bidez eta Facebook eta Twitter bidez erantzungo die bidaiarien zalantza guztiei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120