eguraldia

Ostiralean tenperatura altuak izango dira berriz, eta ezegonkortasuna arratsalde-gauean

EP - Jueves, 25 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 19:34h

Los termómetros en las calles de Bilbao han llegado a superar los 40 grados. CALOR

Las temperaturas podrían alcalzar los 36 grados (DEIA)

Galería Noticia

Los termómetros en las calles de Bilbao han llegado a superar los 40 grados. CALOR

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 26an, tenperatura altuarekin jarraituko dugu eta arratsalde-gau partean ezegonkortasuna handitu egingo da.

BILBO. Kostaldean termometroak ez dira aurreko egunean bezain beste igoko, baina gainerako tokietan altuenak antzekoak izango dira. Izan ere, hego-haizea ibiliko den arren, egunaren erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da kostaldean eta horrek tenperaturaren igoera geldiaraziko du bertan.

Goizean hodei gutxirekin agertuko da zerua, baina arratsaldetik aurrera bero hodeiak agertuz joango dira eta, oraingoan bai, litekeena da noizbehinka zaparrada trumoitsuren bat botatzea, mendebaldean bereziki.

Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 35 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz;goizak aurrera egin ahala mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria edo itsaskia goizetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgorak 03:34an eta 15:54an izango dira, eta itsasbeherak 09:36an eta 22:04an. Uraren tenperatura 16-17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120