Zirrikituetatik begira

Ibilaldia Mungian

Josu Torre - Jueves, 25 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:24h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

IBILALDIA bizitzeko prest beharko, jadanik, Larramendi ikastola eta zirkuitoa kokatzen daben ingurua, domeka honetan bertaratuko diren millaka euskarazale edota ikastetxe mota honen aldeko bizkaitarrak onartzeko, bizkaitarrak bai, jakina delako beste herrialdeek ba dabezela ‘Kilometroak’, ‘Oinez’, ‘Euskaraz’ edo ‘Herri Urrats’ lekuan lekuko. Oraingoan Mungiarrei toka-tzen jakea altzoan hartzea urteoro handik eta hemendik holako jai, egun edo jardunaldietara hurbiltzen direnei, milaka asko segurutik, lehen lehenik holako herri handi baten garraio urritasuna ebidentzian jarriko dutenek. Jakina da, aspaldiko Ibilaldietara, gehientsuak busez abiatzen direla eta ikastola dagoen inguruko industri gunearen aparkalekuak ibiliko direla kotxeentzako, zirkuitotik paraje danak ere. Bestela, ez dot aukera galduko, igandeetan Bilbotik herrira etortzeko ordu biero hiru autobus baino ez dauzela salatzeko. Urria, benetan. Bermeo edo Gernikatik etorri nahi dabenak, oinez abiatzea dabe kasik hobeto. Salaketak salaketa, herriko merkatariak, tabernariak hobe esanda, kexu dira zirkuitoak ez ezik Ibilaldiak berak kontuan hartu ez dabezelako. Sei kilometro pasako ibilbidea, ia dana, landa eremu modukotik doalako, 17.000 bizilaguneko kalegunea ia ia ukutu barik.

Bisitari danei kariño osoz altzoa ipiniko ba deutze bere, Larramendi ikastola ez dabil une gozoenak igarotzen. Zuzendaritza, guraso eta irakasle artean auzi eta eztabaida larrietan dabiltza luzaroan eta oraindik amai-tzeko bide argirik ikusten ez dabela. Ea Ibilaldi honetan eskuz esku, sorbaldaz sorbalda beharrean ibiliz, jarrerak hurbiltzen diren apur bat eta, gitxienetik, alkar berba eta ulertzeko lekura bideratzen diren. Hobe, urtean behineko jaiak horretarako balio balu, diseinatuta dagoenerako baino. Ikastolek pribatu izateak sorrarazi zituen ‘Ibilaldi’, ‘Kilometroak’ edo dalako besteak baina gero, batetik, publikoak egiteko aukera edarrak izan dabez edo, bestetik, Gobernuarekin dabezen kontzertuak irakaskuntza emoteko nahikoak izan behar lukete.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120