"Zientzia, arterako tresna"

Guggenheim Bilbao Museoaren Arte eta Zientzia azken jardunaldia izango da ostegun honetan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 11:42etan eguneratua

El Museo Guggenheim Bilbao una tarde de este verano

Guggenheim Bilbao (Pablo Viñas)

Galería Noticia

El Museo Guggenheim Bilbao una tarde de este verano

Guggenheim Bilbao Museoak Arte eta Zientzia azken jardunaldia antolatuko du ostegun honetan, maiatzaren 25ean, "Zientzia, arterako tresna" izenburupean, eta Deborah Garcia kimikari eta zientzia dibulgatzaileak, Jacobo Castellano artista plastikoak eta Sergio Prego artistak parte hartuko dute. Zientziak ideia artistikoaren adierazpen plastikoa nola ahalbidetzen duen aztertuko dute, bai eta artistaren idearioa nola mugatzen duen ere. Halaber, jardunaldian zehar, eskultura garaikideak egiteko baliatzen diren materialen garrantziaz ere mintzatuko dira.

BILBO. Museo bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan antolatu ditu museoak Arte eta Zientzia jardunaldiak, bere 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan. Itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi ezagutza moduren arteko harremanari heldu diote jardunaldiek. Bi diziplinen arteko harreman estu hori publikoari ikusarazteko asmoz, artistak eta hainbat diziplinatako profesionalek parte hartu dute topaketetan.
EHUren Kultura Zientifikoko Katedra TopARTE lankidetza programaren parte parte da. Proiektu horren bitartez, Bilboko museoak bere ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Guggenheim Bilbao Museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, erakundearen 20. urteurrenean. Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología erakundeek lagundu dute ekimena.
Ostegun honetako saioa museoaren entzungelan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa da, baina derrigorrezkoa da sarrerak aurretiaz hartzea museoaren txarteldegian edo webgunean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120