Multicine 7 aretoan

Zinebik "Venus" filma emango du ostegun honetan Bilbon, "Hileko Dokumentala" zikloan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 11:36etan eguneratua

Venus

Venus (zinebi.eus)

Galería Noticia

Venus

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen "Hileko Dokumentala" estreinaldien zikloak Lea Globek eta Mette Carla Albrechtsenek zuzendutako "Venus" (Danimarka / Norvegia, 2016) filma eskainiko du ostegun honetan, maiatzaren 25ean.

BILBO. Danimarkan, zuzendarien eta protagonisten sorterrian, txarteldegiko errekorrak gainditu dituen emakumearen sexualitateari buruzko istorioa da.

Filmaren emanaldia Multicine 7 aretoan izango da, sarrerak 3,70 euro balioko ditu, eta danierazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Emakumeek egindako eta emakumeei zuzendutako film erotiko bat sortu aurreko ikerketa prozesua izan behar zena, film bilakatu zen. "Venus" lanak emakumeek sexuarekin duten harremana aztertzen du, proiektuan parte hartzeko prest agertu ziren hainbat emakumeren aurrean kamera jarriz, besterik gabe. Protagonistak biluztu egiten dira pixkanaka kameraren aurrean, plazerrarekin eta sexuarekin duten harremanaren aitortza eta azterketa ariketan, gaur egun oraindik ere indarrean dagoen sexualitatea ulertzeko modu matxistak sortutako estereotipoak apurtuz.

Bi zuzendari daniar gazteek hautaketa bat antolatu zuten, emakumeek egindako eta emakumeei zuzendutako film erotiko bat filmatzeko prozesuaren parte gisa. Deiari erantzunez, 100 emakume baino gehiago agertu ziren euren apartamentuan, eta kamerari zuzenean egin zioten berba, euren fantasia erotiko, desio eta frustrazioei buruz.

Filmaketak aurrera egin ahala, elkarrizketatuak gehiago ireki ziren, eta lana egituratzen hasi zen. Zuzendariak konturatu ziren, aurreikusi gabe, saio intimo horiek egin nahi eta behar zuten filma ari zirela bilakatzen.

Lea Glob (1982) National Film School of Denmark eskolan graduatutako zuzendari daniarra da. Ibilbide garrantzitsua du telebista munduan, eta "Meeting My Father Kasper Top Hat" (2011) lehen filmak Sichuan Television Festival jaialdiko saria lortu zuen.

Mette Carla Albrechtsenek (1980) Copenhagueko Graphic Arts Institute institutuan ikasi eta hainbat publizitate agentziarako egin zuen lan, National Film School of Denmark eskolan graduatu aurretik. 2011n, Lea Globekin batera, Nordic Talent Pitch Prize saria irabazi zuen, "Human Female Sexuality" egitasmoari esker.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120