Ekialdeko haize suabearekin

Zerua oskarbi eta tenperatura gora asteazken honetan

Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 11:26etan eguneratua

Foto tiempo

Galería Noticia

Foto tiempo

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, maiatzaren 24an, zeru oskarbia nagusituko da. Bero hodei batzuk soilik agertuko dira arratsaldean eta goizean goizetik, berriz, lainoa sortuko da, baina ez du gehiegi iraungo. Ekialdeko haize suabea ibiliko da.

BILBO. Eguneko tenperaturaren igoera izango da aipagarriena;kostaldean 25 gradu ingurura iritsiko da termometroa eta hegoaldeko hainbat tokitan 30 gradu ingurura. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da eta arratsaldean itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:23an izango da, eta itsasbeherak 08:04an eta 20:28an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120