Zirrikituetatik begira

Banderak

Rikardo Arregi - Miércoles, 24 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

ASPALDIAN, oso gazte nintzela, ez zegoen inongo banderarik Gasteizko Udaletxean edo Aldundian egunero, banderak jaiegun berezietarako ziren bakarrik, San Prudentzio egunerako, Andra Mari Zuriaren jaietarako edo antzerako ospakizunetarako;zalantzatan nago, baina uste dut igandeetan ere ez zegoela banderarik balkoi ofizialetan. Gasteizko jaiak ziren ikurriña legeztatu zutenean, eta Arabako Aldundian, Probintziaren Jauregian, ikurriña jarri zuten gainontzeko banderak baino askoz txikiagoa jendearen barre edo haserrerako;ez dakit tamaina handiagoko ikurriñarik ez zuten topatu edo agintari baten mendekua izan zen. Jaiak bukatu eta bandera guztiak desagertu ziren. Bilbon ohitura bera, banderak jaiegun berezietan jar-tzekoa, zuten, eta horregatik festak iristean “banderen gerra” hura pizten zen urtero.

Aspaldian, oso gazte nintzela, harrigarria iruditzen zitzaidan Iruñean zegoen banderen inflazioa: ez bakarrik eraikuntza ofizialetan, alderdietako egoitzetan ere, leku pentsaezinetan, bandera pilo bat zegoen egunero, ez zituzten inoiz kentzen. Zer beharra?, pentsatzen nuen nik. Gutxi barru banderen manifestazio zaharrunoa, banderarena, izango dute han.

Lege gehiago etorri zen geroago eta banderak perretxikoak bezala ugaldu ziren Gasteizen, Legebiltzarrean, kanpoaldean, jarri zituzten, adibidez. Paroxismoa, goien gradoa, Patxi Lopez lehendakariaren garaian iritsi zen: gobernuko edozein bulegotan, baita ziztrinenetan ere, agertu ziren banderatxoak. Banderen gaineko kezka Carlos Urquijo delegatu ohiak osatu zuen EAEn, jakina. Arabako zenbait herri txikitan ohitura zaharra, banderak jaiegun berezietarako, orain dela gutxira arte mantendu dute;gogoan dut Arabako Errioxako herri txiki bateko udaletxeari begira, banderarik ez, kalkulatzen genuela lagunak eta biok, ardo kopa eskuan, zenbat denbora hartuko zuten Urquijok banderak jartzeko agindua emateko. Azkar eman zuen, noski.

Gasteizko Probintzia Plazan, ohiko banderez gain, Arabako zazpi koadrilletako estandarte luzexkak ditugu orain. Koloretsua da plaza, lore asko dago, udaberria da eta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120