uztailaren 20tik 25era ospatuko da

Donostiako 52. Heineken Jazzaldiak 35 euskal talde izango ditu egitarauan

EUROPA PRESS - Miércoles, 24 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:08h

Roskow artista plastikoak egin du Donostiako 52. Heineken Jazzaldiaren kartela.

Roskow artista plastikoak egin du Donostiako 52. Heineken Jazzaldiaren kartela. (efe)

Galería Noticia

Roskow artista plastikoak egin du Donostiako 52. Heineken Jazzaldiaren kartela.

Donostiako Heineken Jazzaldiko arduradunek euskal taldeek 52. edizioan izango duten presentziaren berri eman dute asteazken honetan, eta aurten ere "presentzia nabarmena" izango dutela ziurtatu dute, 35 euskal taldek parte hartuko baitute. 52. Heineken Jazzaldia uztailaren 20tik 25era ospatuko da.

DONOSTIA. Horrela, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesuan sailkatutako hamar taldek joko dute, eta beste sei 2016an diskoa argitaratu zutelako. Hiru talde Musikene ikastegiak proposatu ditu, eta lau Katapulta Tour 2017 ekimenekoak dira. Beste hiru banda antolakuntzak hautatu ditu zuzenean (Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats eta Descarga Libre 4tet) eta, azkenik, San Telmoko Eguerdiak egitasmoan Musikeneko irakasleek osaturiko bi taldek joko dute.

Horiei guztiei Nauticool agertokian jardungo duten zazpi euskal DJak gehitu behar zaizkie. "Horrek esan nahi du, guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan", azpimarratu dute antolatzaileek.

San Telmoko Eguerdiak ekimenean Iñaki Salvadorren Laukoteak eta Mikel Anduezaren Zazpikoteako joko dute. Hautatze prozesuan auekraturiko taldeak ondoko hauek dira: Z-Bone Project Quartet, La Prima Janis, The Disappointments, Diablues &Bluecifer, Didier Datcharry Trio, Ghost Number &His Tipsy Gypsies, Pas de Bourrée, Kass &The Gingerbread Boys, Reunion Big Band eta Erik, Joanes & Dave.

Halaber, 2016an diskoa argitaratu zutelako joko duten taldeak, Elena Setién, Marcelo Escrich-Silent Trio, Alberto Arteta Group, R.S. Basque Faktor, Mikel Azpiroz eta Mikel Gaztelurrutia Trio dira, eta Musikenek proposatutakoak, Quintessence, From Lost To The River eta Flan de Mono. Gainera, Katapulta Tour 2017 ekimeneko taldeak, Buffalo, Charlie &The Colours, Grande Days eta Luma dira.

Azkenik, antolakuntzak gogoratu du 52. Heineken Jazzaldirako sarrerak www.heinekenjazzaldia.eus eta Donostia Kultura eta Kutxabanken web orrietan eros daitezkeela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120