Bilbo hartu zuteneko 80. urrena gogora ekartzeko

Bilboko udalak Luis de Pablo konpositoreari musika konposizioa egiteko enkargua egin dio

Juan Mari Aburto Alkateak enkarguaren berri eman du gaur goizean, Arabiar Aretoan

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 11:49etan eguneratua

Bilboko udalak Luis de Pablo konpositoreari musika konposizioa egiteko enkargua egin dio.

Bilboko udalak Luis de Pablo konpositoreari musika konposizioa egiteko enkargua egin dio. (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko udalak Luis de Pablo konpositoreari musika konposizioa egiteko enkargua egin dio.

Bilboko Udalak, Juan Mari Aburto Alkatea buru dela, harrera egin dio gaur Arabiar Aretoan atzerrian ere ospe handia duen Luis de Pablo musikagile bilbotarrari. Bilbo tropa frankisten esku erori zeneko 80. urteurrena dela-eta, musikagileari musika-konposizio bat egiteko enkarguaren nondik norakoak azalduko dituzte ekitaldian.

BILBO. Urtearen amaierarako prest egon daitekeen musika-lan hori, 80. urteurrena gogoratzeko egiten ari diren ekintzen barruan egongo da.

Obra originala izango da, 40 minutu ingurukoa;Bilbon estreinatuko da, lana Udalari entregatzen zaionean. Lanak Bilboren izena eramango du eta partitura orokorra, kanturako eta pianorako partitura eta partitxelak entregatuko dira.

Gerraren izugarrikerien aurkako lana, esperantzaren kantua eta gerrari EZ biribila esateko lana izango da. Luis de Pablok gerraren gordintasuna bertatik bertara bizi izan zuen, aita eta anaia galdu baitzituen.

87 urte ditu Luis de Pablok, eta 200 lan baino gehiago idatzi ditu;bere bizitzako urterik gehienetan Bilbotik kanpo bizi izan den arren, lotura estua dauka uriarekin eta horren harira, 2010ean Bilbotar Ospetsu izendatu zuten.

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatearen hitzetan, konposizioaren enkargua “aukera aparta da artista bilbotarra zein handia den konturatzeko, musikaren abangoardian egile azpimarragarriena baita eta gainera, Bilboren izena zabaldu du han eta hemen, mundu osoan. Maisu nekaezina, duela pare bat urte bere seigarren opera idazten ari zen: El abrecartas. Aurrerantzean, Bilbori buruz egiten duen konposizioa gehitu beharko diogu bere ondare itzelari. Eta Luisek berak dionez “musikaz ez da hitz egin behar, musika entzun egin behar da. Laster izango dugu obra berria entzuteko aukera”.

LUIS DE PABLO COSTALES

Misikari eta abangoardiako musikagile ezaguna

1930ean Bilbon jaiotako musikagile hau Europako abangoardiako musikako pertsonarik nabarmenena da, zalantzarik gabe. Bere lanak ezagunak dira Europan barrena eta gainera, ahalegin handia egin zuen XX. mendearen bigarren erdialdean Espainiako musikaren esparru ahula, makala eta kontserbatzailea zabaltzeko. Era guztietako lanak sinatu ditu, besteak beste zinearekin lankidetzan aritu da, Carlos Saurarekin eta Víctor Ericerekin, adibidez, eta opera ere egin du.

1951ko belaunaldikoa, 13 urte zituela hasi zen musika konposatzen. Hala ere, aita hil zitzaion eta ondorioz, familiako ardura eta erantzukizunak bere gain hartu behar izan zituen. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 1952. urtean lizentziatura eskuratu eta lanbide horretan jardun zuen, hain zuzen ere Iberia konpainiako abokatu izan zen 1958ra arte.

Hala ere, musika izan zen bere benetako zaletasuna eta 1954. urtean, Londresko BBC-n bere lan bi estreinatu ziren: “Coral Eucarístico” eta “Quinteto para cuerda y clarinete”. 1958an, Nueva Música taldea sortu zuen, Ramón Barce-rekin batera;eta hurrengo urtean Darmstadt-eko udako ikastaroetara joan zen. Garai hartako Europako abangoardiaren topagunea ziren ikastaro horiek, eta serialismoaren eragina nabarmentzen zen.

Invenciones (1955-1960) lanean, argi agertzen da teknika serialista barneratuta zuela, eta hurrengo urteetan musika konposatzen jarraitzeaz gain, zabalkuntza lanari ekin zion, kontzertuak antolatu zituen, eta Juventudes Musicales-en buru izan zen 1960tik 1963ra bitartean. Atzerrian ere ospea lortzen hasi zen: Radial (1960) lanarekin, Palermoko I. Jaialdira joan zen;“Libro para el pianista” eta “Polar” lanekin Darmstadt-eko 1961eko eta 1962ko jaialdietara. Urte horietako bilakaeraren gailurrean Alea taldearen sorrera dago, 1965ean, musika elektroakustikoko Espainia osoko lehen estudioa.

Madrilgo Kontserbatorioko irakaslea izan zen 1971. urtetik aurrera, baina erregimen frankistaren akusazioak tarteko, erbestera joan behar izan zuen. Atzerrian zegoela, Ameriketako, Asiako eta Europako hainbat unibertsitatetan eskolak eman zituen.

Espainiara itzuli zenean, diktadura indarrean zegoen artean. Azken urteotan, europarrak ez diren musika etnikoek piztu dute haren jakin-mina, eta inspirazio-iturri izan dira. Azken lanen artean, hauek aipatuko ditugu: Imaginario II (1967), Zurezko olerkia (1975), eta Kiu (1982), El viajero indiscreto (1988), La madre invita a comer (1992) eta La señorita Julia (2000) eta “El abrecartas” (2015) operak.

Honoris Causa doktore izendatu zuten, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Madril Granada eta Belgikako Arte Ederren akademietako akademikoa da, eta Officier des Arts et des Léttres ere bai Frantzian. Jaso dituen sari ugarien artean, hauek nabarmenduko ditugu: Jacinto Guerrero, Mónaco, Honegger eta Espainiako erregeak Arte Ederretan emandako urrezko domina. 2010ean, Bilbotar Ospetsu izendatu zuten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120