Lea Artibai ikastetxeak III. Lan-azoka antolatuko du ekainaren 5ean 15 enpresakin batera

Enpresa bakoitzak bere stand-a izango du curriculumak jasotzeko eta gehienak, ingeniaritzari eta teknologiari lotutako perfilen bila dabiltza

DEIA - Miércoles, 24 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:32h

Lea Artibai ikastetxeak III. Lan-azoka.

Lea Artibai ikastetxeak III. Lan-azoka. (DEIA)

Galería Noticia

Lea Artibai ikastetxeak III. Lan-azoka.

Lea Artibai ikastetxea, Markina-Xemeinen kokatuta dagoen goi mailako formakuntza zentroa da eta ekainaren 5ean hirugarrenez ospatuko du “Lan Azoka” langabetuak eta enpresak harremanetan jartzeko helburuarekin.
Laboral Kutxak lagundutako azoka izango da, eta nobedade moduan, aparteko stand bat jarriko da eta bertan argazkilari profesional batek curriculum vitaerako argazki aproposak aterako ditu.

BILBO. Ekitaldia, Isabel Mendiguren, Lea Artibai ikastetxeko zuzendariaren agurrarekin eta Xabi Uranga, Lantokietarako Formakuntza arduradunaren aurkezpenarekin hasiko da. Jarraian, negu sasoian Nanga Parbateko zortzi milakoa igotzen lehena izan den Alex Txikon euskal mendigoizaleak, bizi izan duen esperientzairi buruzko hitzaldia emango du eta ondoren, Lanbide Heziketako ikasleei diplomak banatuko dizkie.

Azoka eta curriculum-bilketa 10:30ean hasiko da Ikastetxearen kanpoaldean eta bertaratuko diren enpresak hauek izango dira: Eroski, Batz, Maier-MTC, Kide, Eika, Cikautxo, Nemak, Tep, Danobat Group, Fundación Novia Salcedo, Alfa, Lanbide, Lea Artibai Ikastetxea, Azaro Fundazioa eta Gestamp, eta denek, mota guztietako ingeniarien beharrizana azpimarratzen dute.

Markinako Ikastetxeak dei bat egiten die langabetuei eta euren lanpostua hobetu nahi duten guztiei enpresekin zuzeneneko harremana izateko aukera hau aprobetxa dezaten. Aipatu, erakunde ezberdinetako giza baliabideetako arduradunen artean aurrez egindako galdeketan jaso denez, alderdi teknikoan prestatutako langileen beharra ikusten dela, batez ere, ingeniariena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120