Gezur hezurretik

Oporrak eta beste euskal probintziak

Por Aitzol Elizaran - Martes, 23 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:05h

Galería Noticia

LEHEN lan eguna oporretatik bueltan datozenentzat, ziur aski baita ingurukoentzat ere. Protokoloa martxan jartzen da. Zer moduz oporretan? galderari erantzuteko prest egon beharko du batek, ez behin, ezta bitan ere. Ausaz, agian galdera botatzen duenak jakingo du non egon zaren aldez aurretik, baina bestela, ñabardura hori argitu behar, edo ez ote da beharrezkoa?

Oporren inguruko hitzaspertuetan gehienetan klitxé eta aldez aurretik prestatutako esaldietara jotzearekin nahikoa litzateke, eta horrela, Aupa Etxebeste moduko bat egin dezake batek, alegia, nahiz eta opor egun hauek etxean pasa, posible litzateke bi-hiru esaldirekin kontrakoaren irudipena ematea. Eguraldi nahiko ona tokatu zaigu/ Egia esan ez nuen ezagutzen baina oso zonalde polita iruditu zait/ Ederki jan eta edaten da bertan/ Behar nituen horrelako opor batzuk… eta beste esaldiren batekin, bete ditu batek beragandik espero zitezkeen eran-tzunak.

Zerbait berria kontatzeko probestu beharrean, igogailuko elkarrizketa bihurtzen dugu hau ere, eta askotan, galdetzea bera erdi behartuta egiten ote dugun ere pentsatu beharko genuke, ez bagaude eran-tzuna entzuteko prest, behinik behin. Batez ere ohituraz edo praktikotasunera jota, aste santuaren buelta honetan gertuago ditugun helburu turistikoetara jotzen dugulako, askorentzat ezagunak, eta ez hain exotikoak, eta ondorioz, bertako abenturek xarma galtzen dute gure artean. Badakit ez lukeela horrela izan behar, baina gehienetan ekialdeko ez dakit zein herrialdeetan gertatutakoak interes handiagoz entzuten ditugu, Cambrils, Landak edo beste edozein euskal probintziatan gertatutakoak baino. Kasu, oso urrutira joan gabe sekulako abenturak bizitzen eta biziarazten dituztenak badira eta.

Distantziarekin zer ikusirik ez, baina bada fenomeno berezi bat oporraldiekin estu lotuta doana. Euskaldunon nazioartekotasuna ezaguna izanik, nahiko normala iruditzen zaigu gure gisako baten bat topatzea munduko edozein txokotan, eta honek ez luke notizia izan behar, baina euskaldunok badugu zazpi edo zortzigarren zentzu bat, non urrutitik, ikusmena, berezko usaimena eta belarria erabiliz, beste euskaldun batzuk identifikatzen ditugun. Gehienetan horretan gelditu ohi da, eta pixka bat aldentzen direnean, ondokoari iruzkintxoa egiten diogu gehienez, hoiek ere euskaldunak dira. Ezagunak ere aurkitzen ditugu planetako edozein iskinetan, gutxien espero duzunean agertzen da zure herri, auzo edo hiriko pertsona hori. Lehen aipatutako mugez haraindiko euskal opor probintzietan maiz gerta daiteke hau, baina etxetik urrun gertatzen bazaizu, zure oporretako ideia hain originala ez zela pentsatzera eraman zaitzake, eta pixka bat atsekabetzera ere, ez al dio honek opor sentsazioa bera kentzen? Egun helburu turistiko denak ezagunak dira tamalez, ez dugu berritzaile izateko aukera handiegirik, beraz, eutsi goiari, eta batez ere, oporren bueltan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sociedad

ir a Sociedad »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120