Talaieroa

Militanteek berpiztua

Erramun Osa - Martes, 23 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Aitortzen dut ustekabea hartu nuela igande gauean jakin nuenean Sanchezek PSOEko idazkari nagusi kargurako barne-hauteskundeak irabazi zituela. Beharbada, indar handiegia aitortu izan diot urtetan PSOEren lema gidatu duen gune gotorrari, baroiei, hain zuzen. Orain arte alderdia nahierara, erdi ezkutuan gidatu baitute, askotan alderdikideen iritziak kontuan hartu gabe... eta horra ezustea! Militanteei iritzia zuzenean emateko aukera eman zaienean, oldartu eta ustez galtzaile zirudien aukeraren alde egin dutela.

Beharbada militante batzuek uste dute PSOEren gainbeheraren arrazoietako bat idazkari nagusiaren kontra alderdi barruan antolaturik egon den sektore batek eraman duen estrategia izan dela, zatiketa gizarteratzea eta mezu nahasgarriak barreiatzea ahalbidetu dituena. Egoera honek zenbaitetan buruzagitza kolokan jarri eta Sanchezen benetako egitasmoa zein den argitzen zaildu du. Ez hori bakarrik! Militanteek, besteak beste, PP Gobernura iristea ahalbidetu zuen erabakia, bai eta iazko urrian idazkari nagusia kargutik kentzeko prozesua gaitzetsi dituzte. Gauzak beste era batera egin daitezen eskakizuna agerian geratu da... Ikuskizun dago, ordea, gauzak beste era batera egiteko gogo hori gauzatzen den.

Egituren arteko talka da igande honetan ikusi duguna. Gainegiturak, beharbada itzal mediatikorik handiena duenak, Susanaren alde egin du baina alderdiaren beste egitura batzuek, eguneroko jardunarekin lotura sendoagoa dutenak, gizartearen kezketatik hurbilago azaltzen direnak, Podemos bezalako alderdi batek belaunaldi berriekin eta herritar askoren ezinegonekin konekta-tzeko duen gaitasuna inbidiaz begiratzen dutenak aldaketa eskatzen ari ziren... gainegitura ez da ezinegon horren hedadura aurreikusteko gai izan eta orain arte egin duen eran gainjarriko zela uste zuen. Usteak erdi ustel!

Argitu da aldi berrirako PSOEren buruzagitza noren esku dagoen. Ikusteko dago datorren Kongresuan buruzagitza hori gainerako egituretan islatzen eta ahalegin horretan kontra izan dituenak integratzeko modurik ote den. Era berean, ikuskizun dago galtzaileek leialtasunez jardungo ote duten... eta ezagutzeko daukagu alderdirako bainoago, Espainiari begira, PSOEk eskuartean izango duen egitasmoa zein den.

Ezkerreko alderdiek krisi ekonomikoari buelta emateko, globalizazioaren mehatxuei aurre egiteko, gizarte zerbitzuak manten-tzeko, estatuaren egiturak demokratiza-tzeko egitasmo sinesgarria, eragingarria eta egingarria aurkeztea eginkizun duten zeregina da. Halaber pentsatu behar dute nazionalitate historikoen aldarrikapenei zein irtenbide eman, batasun nazionalaren etengabe errepikatzetik harago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120