Brankaganetik kikuke

Zain egotera zigortuta

Ramon Basaldua - Martes, 23 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:04h

borrar

Galería Noticia

borrar

2016-2017 denboraldia ez da amaitu hondino Athleticentzat. Zuri-gorriek ez dabe partidu gehiago jokatuko baina Kopako finaleko emaitzaren zain egon beharko dira hurrengo denboraldian Europan jokatzeko aukerea eukiko daben ala ez jakiteko. Esan beharrik ez dago denboraldiaren balorazinoa ez litzatekeela berdina izango Europa Leaguerako sailkatuta ala kanpo geratuta. Kontuak kontu, Bartzelonaren garaipenaren zain geratu behar denboraldiko helburu nagusia beteteko. Ez da hori argitzeke dagoan kontu bakarra. Izan be, itxaron egin beharko dogu Valverdek taldean jarraituko dauen ala ez jakiteko. Lehenbailehen argitu daitela kontua.

Athleticek bere eskuetan eukan sailkapeneko seigarren postua eskuratzea azken jardunaldian. Horixe bera azpimarratu eben aurreko astean taldeko entrenatzaile eta jokalariek. “Sinatuko geunke datorren denboraldian be holantxe egote azken partiduaren atarian” esan eban Raul Garciak. Neuk be sinatuko neuke aukera hori, baina mesedez azken partidu hori ez daitela Vicente Calderonen jokatu. Europarako sailkatzea eukien jokoan zuri-gorriek Manzanaresen. Denboraldiko helburu nagusia betetea hain zuzen. Ba partidu hasierea ikusita, inork ez eban esango Athleticek hainbeste eukanik jokoan. Valverderen gizonak intensidade barik zelairatu ziran eta etxeko taldeak gol bi sartu eutsazan gauza gitxi eginda. Zuri-gorriak jostailu bat izan ziran koltxoneroen eskuetan. Holan zelairatuta ez dago partidurik irabazterik eta are gitxiago Vicente Calderonen jokatuta. Batek baino gehiagok Bucaresten jokatutako finala gogoratu eban. Partidu ia osoa eukan aurretik taldeak partiduari bueltea emoteko baina ekinagaz eta ahaleginagaz ez da nahikoa Atletico de Madriden zelaian irabazteko. Kontuak kontu, galtzeko moduak eta moduak dagoz eta Athleticek partidu negargarria egin eban Vicente Calderonen. Ganera, zorteak be ez eban lagundu, Ligako azken minutuan galdu eban-eta seigarren postua. Norberak huts egin eta aurkariaren eskuetan geratzen danean, zorteak be bizkarra erakusten dau.

Denboraldiaren balorazinoa egiteko ordua heldu da eta ezin esan taldearen lana bikaina izan danik. Era berean, ezin daiteke esan urte txarra izan danik. Taldea sailkapeneko goialdean egon da denboraldi osoan eta bosgarren postuan amaitzeko lehian egon da azken jardunaldira arte. Aurreko urtean baino puntu gehiago eskuratu arren -San Mamesen sendotasun itzela erakutsita- atzerago geratu da sailkapenean. Jokoari jagokonez, aurreko urteetakoa baino makalagoa izan da. Azken hiru jardunaldietako emaitza txarrek gogor zigortu dabe Valverderen taldea. Taldeak huts egin dau txanpa erabakigarrian.

Athletic zaleoi itxarotea besterik ez jaku geratzen. Itxaron egin behar dogu Kopako finala jokatu arte eta itxaron egin behar dogu Ernesto Valverdek bere erabagiaren barri emon arte. Hasteko, ez dakigu Athleticen jarraitzea edo alde egitea erabagi badau eta ganera ez dakigu erabagia hartuta badauka be. Mundu guztiak itxaroten eban Txingurrik Vicente Calderonen emongo ebala bera erabagiaren barri baina ez zan horrela izan. Lehenbailehen argitu behar da nork zuzenduko dauen Athletic hurrengo denboraldian. Azkenean, Europan jokatzeko aukera badago, taldeak aurrekanporaketa bi jokatu beharko ditu eta ondorioz aurredenboraldiaren hasikerea aurreratu egingo litzateke. Alde batera edo bestera izan, lehenbailehen argitu behar da entrenatzailearen kontua.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120