konpromisoa INDARTUZ

Mercabilbaok 1.413 tona kudeatu ditu Bizkaiko elikagaien bankurako 2016an

Banaketa guneko 31 handizkarik 418.700 kg eman dituzte, frutak eta barazkiak, batez ere

D.D - 2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 10:58etan eguneratua

Imágenes de Mercabilbao de esta mañana.

Mercabilbao. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Imágenes de Mercabilbao de esta mañana.

Beste urte batez, Mercabilbao Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritu da, eta 2016an Elikagaien Unitatetik 1.413.400 kilo kudeatu dira. Ekarpen gehienak frutak eta ortuariak izan dira.

BILBAO. Alde batetik, Mercabilbaoko 31 enpresa handizkarik indartu egin dute Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin duten konpromisoa, eta 418.700 kilo eman dituzte, hau da, 2016an hornidura merkatuak kudeatu duen kopuru osoaren %29,62. Gainerako elikagaiak Estatu osoko elikadura-kooperatibetatik datoz. Kooperatiba horiek banaketa gunera bidaltzen dituzte euren soberakinak, eta hemendik Elikagaien Bankuari ematen zaizkio.

Bizkaiko Elikagaien Bankua 4.012.308 kilorekin aritu da lanean 2016an. Hori dela eta, Mercabilbaotik kudeatutako kopurua, beharra duten pertsonei entregatutako elikagaien %35,2a izan da.

Elikagaien Bankuak, boluntarioengan oinarritutako irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta beraien helburua elikadura soberakinak berreskuratzea eta horien beharra dutenen artean banatzea da, botatzea edo era desegokian erabiltzea saihestuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120