arratsaldeko 18:30ean

Booktuber topaketa izango da ostiralean Deustuko Udal Liburutegian

EUROPA PRESS - Martes, 23 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 14:21h

Booktuber

Booktuber (booktuberboom.wordpress.com)

Galería Noticia

Booktuber

Bilboko Udal Liburutegi Sareak lehenengo booktuber topaketa antolatuko du ostiralean, maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Deustuko Liburutegian, Booktuberboom EAEko I. Booktuber Lehiaketa aurkezteko asmoz.

BILBO. Euskarazko lehenengo booktuber lehiaketa da eta 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Irakurketa eta teknologia berriak bateratzen dituen fenomeno hori gazteen artean ezagutarazi nahi da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Booktuberboom lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak sustatu duen egitasmoa da, EAEko liburutegien laguntzarekin. Helburua da gazteen artean irakurketa eta liburutegien erabilera sustatzea.

Booktuberboom EAEko I. Booktuber Lehiaketa 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Minutu eta erdiko iraupena duen bideo bat grabatu beharko da, eta ondoren Youtubera igo, irakurritako euskarazko liburu bat gomendatuz edo horri buruzko kritika eginez.

Horrela, ostiralean Deustuko Udal Liburutegian egingo da topaketa. Bertan, Mattin Zeberio 17 urteko booktuberrak horrelako bideo bat zelan grabatu eta Youtubera zelan igo azalduko die bertaratzen direnei, eta planteatzen zaizkion zalantzei erantzungo die.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 24ra (Liburutegien Eguna) arteko epea dute euren bideoa aurkezteko. Oinarri osoak webgune honetan daude: www.booktuberboom.wordpress.com.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120