Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik

"Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria lortu du LABek

EP - 2017(e)ko maiatzaren 22a, astelehena - 16:39etan eguneratua

La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, realiza declaraciones a los medios de comunicación antes de participar en la manifestación convocada con motivo del Primero de Mayo en Donostia.

La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide (EFE)

Galería Noticia

La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, realiza declaraciones a los medios de comunicación antes de participar en la manifestación convocada con motivo del Primero de Mayo en Donostia.

BILBO. LAB sindikatuak maila igo eta "Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria jaso du, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Bilkura arteko aldirako ezarri zuen helburua maila hori eskuratzea izan zen, eta bide horretan egin du lan sindikatuak azken bost urteetan.

Hala, zerbitzu osoa euskaraz eskaini ahal izateko tresnak sortu ditu, bitartekoak partekatu ditu lankideekin eta eremu berrietan hausnarketak egin eta irizpide berriak adostu ditu.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek eman dio ziurtagiria LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaideri. Sindikatuko Euskara arduraduna den Edurne Larrañagak lagundu die agerraldian.

Euskara normalizatzeko bidean "lan mundua euskalduntzea ezinbestekoa" dela nabarmendu dute, eta Bai Euskarari Ziurtagiria "tresna lagungarria" dela funtzionamendua euskalduntzeko.

Etxaidek adierazi du hizkuntza politikan LABek adostutako irizpideak betetzeko tresnak sortu dituztela, eta lanean jarraituko dutela "sindikatuaren erabateko euskalduntzea lortu arte". Hainbat eskualde edo sektoretan lana euskaraz egiten dutela azaldu du, eta sindikatu osoan lana euskaraz egiteko eskubidea "modu sistematizatu zein kohesionatuan bermatu bitarteko urratsak" ematen jarraituko dutela berretsi du.

"Euskarak ere Euskal Estatua behar du, lan mundua euskalduntzeko tresnak langileon eskura izan ditzagun eta hizkuntza politika eraginkorrak susta daitezen. Bai Euskarari ziurtagiria horren erakusle bat da. Izan ere, edozein estatuk du erakunde bat bere hizkuntza ofizialean jarduten duen ziurtatzeko baliabide propioak", adierazi du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120