Zirrikituetatik begira

Sabelak eta zuloak

Ana Urkiza - Lunes, 22 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:04h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

ABORTUA ere ez zen legezkoa. Baina urtean milaka emakumek abortatzen zuen. Han eta hemen. Eta merkatu beltza sortu zen. Ezkutuko bidaiak. Ezkutuko mediku kontsultak. Ageriko beharrei ezkutuan erantzun ezin. Legeztatu zen, bideratu zen, eta ez da abortu kopurua esponentzialki biderkatu, uste zitekeen bezala.

Sabel subrogatuekin ere, beste hainbeste gertatuko delakoan nago. Premia dago. Praktika erreala da. Urtean 250 ume sartzen dira Euskal Herrian subrogatutako haurdunaldi baten ondorioz edo sabel horri esker. Sabelak atzerrikoak dira, hemen ez baita legezkoa.

Kezka, kontu hau negozio bilakatzea da. Etikaren hormak harago eramatea. Emakumearen gorputza, beste behin, hirugarrenen nahietarako erabiltzea, batez ere, arrazoi ekonomikoak baldin balirateke bitarteko.

Eta bidea egiten laguntzen duten agentziak ere antolatuta daude. Beraz, berandu da dagoeneko. Etikaren hormak harresi bilakatu nahi baldin badira, korri egin beharra dago. Legeztatu eta arautu. Bestela, ezkutuko fabrikak sortuko dira. Han eta hemen. Bedera-tzi hilabetez, eta mantenuaren ordainetan, erditzeko kontratatuko diren emakume txiroen sabel aberatsekin.

Subrogazio bidez umea lortu duten gehiengoak, ostera, beste aldean aurkitu duten emakumeak borondatez erditu direla adierazi dute. Emakumeek ez dutela arrazoi ekonomikoengatik egiten, baizik eta laguntzeko helburuarekin.

Nik txapela kendu besterik ezin dut egin bere sabela bederatzi hilabetez prestatzen duen emakumearen aurrean.

Baina galdera sinple bat datorkit burura eta zera da: subragazioa legeztatzeaz gain ezin al dira adopzio bideak erraztu? Umea izan nahi duten hainbeste pertsona edo bikote baldin badago, sabela eskaintzeko hainbesteko borondatea badago, nola ez da egongo ba, herrialde txiroetan guraso gabe edo egoera ezin kaskarragoan bizi diren milioika ume horiek guztiak zulo horretatik ateratzeko modurik?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120