BERE HISTORIA EZAGUTZEKO

Artxandako funikularrak doako bisita gidatu zerbitzua eskainiko ditu larunbat guztietan

Interesatuta dauden pertsonek erreserba egin beharko dute aurretik 010 / 94 401 00 10 udal telefono zenbakian (08:00etatik20:00etara)

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 22a, astelehena - 11:08etan eguneratua

Artxandako funikularra.

Artxandako funikularra.

Galería Noticia

Artxandako funikularra.

Artxandako funikularrak doako bisita gidatuak –euskaraz eta gaztelaniaz– eskaintzen ditu larunbat guztietan, goizeko 11:30ean, bere unean ingeniaritzaren alorrean erreferentea izan zen instalazio berezi horren sekretuak, bitxikeriak eta anekdotak herritarrei ezagutarazteko. Dagoeneko posible da plaza erreserbatzea 010 / 94 401 00 10 udal telefono zenbakian.

BILBO. XIX. mendearen amaieran, bilbotar askok aisiarako eta ondo pasatzeko leku gisa erabiltzen zuten Artxanda mendia. Inguru hartan kasino bat eta hainbat “txakolindegi” sortu ziren, jendeak bere aisiaz goza zezan. Hori dela eta, XX. mendearen hasieratik, baloratu egin zen Bernardo Jiménezek, hiriaren erdialdea Artxanda mendiarekin lotuko zuen kremailera tren bat eraikitzeko, prestatutako proiektua.

Ekimen horrek ez zuen aurrera egin, finantzaketa faltaren ondorioz, baina pixka bat geroago, 1915ean, Evaristo San Martín y Garazen proiektua onetsi zen. Makineria, horrelako mendiko trenetan espezialista zen enpresa suitzar batek diseinatu zuen, eta 488.407,30 pezetako inbertsioa behar izan zen, gaur egungo 2.935,39 euro, hain zuzen ere. Horrela, 2015eko urriaren 7an funikularrak lehenengo bidaia egin zuen, Benito Marco Gardoqui Hiriko alkate zela.

Gerra Zibilean Bilbok jasan zuen setioan, trenbideak eta goiko geltokia bonbardatu zituzten eta, ondorioz zerbitzua eten egin behar izan zen, 1938ko uztailaren 18an, Mariano del Corralen proiektuan oinarrituz egindako behin behineko konponketa lanei esker, berriro ere zerbitzua ematen hasi ahal izan zen arte. 1976ko ekainaren 25ean, hainbat langile zauritu zituen istripua gertatu zen, eta, ondorioz, zerbitzua eten egin zen denbora luzez.

Horrela, zazpi urtez geldik egon ostean, 1983an goitik behera berriztatu ziren instalazio guztiak, trenbideak, kotxeak eta geltokiak, eta urte horretako apirilaren 30ean inauguratu zen berriro. Goiko geltokian, eraikuntza eta muntaketa lan guztiak erakusten dituzten argazkiak daude. Zoritxarrez, urte horretako udan izandako uholde larriek funikularrean ere izan zuten eragina. Ur, lokatz eta harkaitz asko erori ziren beheko geltokira, eta horrek guztiak hartutako altuera nasaraino eta kotxeen erdiraino heltzen zen.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, larunbatetan, goizeko 11:30ean (Topalekua: Funikularraren plaza). Talde bakoitzak 30 pertsona jaso ahal izango ditu gehienez ere eta, ondorioz, auretik erreserba egin beharko da 010 / 94 401 00 10 udal telefono zenbakian (08:00etatik 20:00etara).

AGENDA: BISITA GIDATUAK ARTXANDAKO FUNIKULARRERA

Larunbatak: 11:30ean gaztelaniaz, eskariaren arabera euskaraz

Erreserba irekia: 94 401 00 10 / 010 (08:00etatik 20:00etara).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120