musika

Bihurguneak zuzendu beharraz

Laugarren lan luzea argitaratu berri du Kaskezur talde baztandarrak, ‘Azpisugeak’ izenekoa. Ñabarduraz jositako rock bariatua dakarte oraingoan ere, eta hitzetan kritika soziala, zuzen eta zabala

OLATZ PRAT - 2017(e)ko maiatzaren 21a, igandea - 11:49etan eguneratua

Datorren larunbatean, hilak 27, Arantzako aterpean zuzenekoa eskainiko du talde nafarrak. KASKEZUR

Datorren larunbatean, hilak 27, Arantzako aterpean zuzenekoa eskainiko du talde nafarrak. (KASKEZUR)

Galería Noticia

Datorren larunbatean, hilak 27, Arantzako aterpean zuzenekoa eskainiko du talde nafarrak. KASKEZUR

Bizitza modernoa, “bizitza baino modernoa gehiago” den horren baitan, gizartea joko eta bihurguneetan galdarazten dutenak dira, Kaskezurrentzat, azpisugeak, eta izenburu horixe jarri diote euren laugarren diskoari. Azpisugeak 10 kantuko lan autoekoitzia da, bizkor baina gustuz egindako lan horietako bat. Entzunaldiz entzunaldi zapore eta kolore desberdinak azaleratzen, eta aran-tza eta zauri berriak egin eta senda-tzen dituen horietakoa.

2004an sortu zenetik kide aldaketa batzuk izan dituen arren, gaur egun Kaskezur dira Ion Minde (gitarra eta ahotsak), Iñigo Belzunegi (gitarra eta ahotsak), Imanol Zubieta (baxua) eta Mikel Sanchez (bateria). Hasieratik daude lehenengo biak, taldeko elizondotarrak, eta diskoa grabatu aurreko hilabeteetan batu ziren Zubieta eta Sanchez, lesakarrak biak.

Kide aldaketak berak nahitaez dakar soinuan nolabaiteko eragina, eta nahiz eta muinean Kaskezurren berezko esentzia rockero hori mantendu, sendotu eta aberastu den, bada Azpisugeak disko hau aurrekoetatik bereizten duen elementu garrantzitsu bat. Izan ere, lehen aldiz ekoizle batekin lan egin dute baztandarrek, Borrokan taldeko Ibai Gogorzarekin, hain zuzen. Kantuak beti bezala konposatu dituzte, ideiak lokalera eraman eta bertan osatuz edo taldean inprobisatzen hasi eta hariei tira eginez.

Oraingoan, aldiz, kantuak nahiko aurreratuta zeudela eta estudiorako data ere ia gainean zutenean sartu zen eszenara Gogorza. Diskoari “aire berezi bat” eman diola diote taldekideek. “Ekoizlearekin lan egitean, hark egiten duen lana onartzea dakar, noski. Egon dira ukitu ere egin ez ditugun kantuak eta badira nabarmen aldatu ditugunak ere”, dio Belzunegik. “Urtebete daramazunean kantu batzuekin bueltaka, nahi gabe ere jartzen dizkiozu zeure buruari nolabaiteko arau batzuk, eta horien ondorioz, kantuak eta diskoa monotonoagoak izan daitezke. Eta egia esan, kanpoko iritzi eta ukitu horrek eta Ibairen ideia freskoek izugarrizko dinamika eta zabaltasuna eman diote diskoari”. Bi hitzetan: “errepikatzeko modukoa”.

Zuzenekotik gertu Berako Atala estudioan grabatu zuten diskoa, iazko abenduan, Iñigo Irazokirekin. Analogikoan grabatu dute lana, instrumentu denak aldi berean, eta kantuak goitik behera osorik jota, eta gero sartu dizkiote ahotsak. Beraz, ez da egiazko zuzenekoa, baina ia-ia. “Kantuak eta pentsamendua irekiak eramatearekin eta analogikoan grabatzeak dituen post-produkziorako mugekin, gauza nahiko bat-batekoa atera da eta gustura gelditu gara”. Analogikoan grabatzeko, edo oso ona izan behar du taldeak -kalitaterik ez zaiela falta berehala ohartuko da entzulea-, edo inperfekzioak onartzen jakin behar dute. Euren kasuan bi arrazoi elkartu dira. Alde batetik, ekonomikoa: “Argi dago horrela grabatuta askoz azkarrago egiten duzula eta, beraz, diru pila aurrezten duzula”. Eta bestetik, inperfekzioak ere baduela bere alde ederra: “Ez gara oso perfekzionistak, are gehiago, erabat perfektu dauden ekoizpen horiek normalean ez zaizkigu gehiegi gustatzen. Noski, egongo da bakarren bat, baina akatsak dituzten eta perfektuak ez diren disko zatar pilo bat maite ditugu”, azaltzen du Belzunegik. Eurena barne, noski.

Inguruari begira Azpisugeak disko mardul hau sostengatzen duen beste zutoinetako bat hitzena da. Diskoko kantu gehienetan “gero eta aldrebesago eta komikoago” dagoen inguruari eta gizarteari begiratzen diote. Hala dio Belzunegik: “Egunero entzuten dituzu notiziak eta ikusten duzu nola dabilen mundua, dena gero eta konplikatuagoa da eta emaitza gero eta txarragoa. Zertarako konplikatu hainbeste? Zergatik ez itzuli lehenagoko sinpletasunera, dena errazago zen garaira?”. Euren ustez sistemaren bihurgune horiek denak diferentzia sozialak areago-tzeko trikimailu bat dira, boteretsu direnen eta ez direnen desberdintasunak handitzeko. “Horregatik pentsatzen dugu joko hori dena ezabatu behar dela eta gauzak sinplifikatu”.

Ideia horretara hurbiltzeko betaurreko desberdinak janzten dituzte kantu bat izan ala beste bat izan. Hala, ikusi dituzte “afrikar itsason-tziak etxe zuria abordatzen” (Olatua) eta “esku batekin armak saldu eta bertzearekin kondenatzen” (Sonik II). Halaxe nahi gaituztela diote, “norbera bere etxean, debekuen babesean” (Azpisugeak), “eskaparateek argitzen duten munduan jendea ilunpean gelditzen dela” (Dena argi ikusi nahi nuen) bai baitakite. Hala omen dabiltza “Gure buruak barrutik dantzan kantu beltzak” (Uhin-ertzak) eta “Lumik gabeko oiloak mokoka euren artean” (Lumik gabeko oiloak), finean, betikoan ibili behar, “Mugimendu berriak asmatzen, gure modura saiatzen” (Beti berdin). Eta hala ere topa-tzen dute eskertzekorik bizi honetan, “Azkar ihes (bait)doa denbora aginduak betetzeko” (Eten zen denbora);behin hona iritsita ez ote da “hobe arantzak kentzea” (Arantzez josita gaude) eta guztiaren amaieran, “bihotzetik agurtzeko” lore sortak eramatea? (Lore sorta).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120