Zirrikituetatik begira

Europara futbolean

Josu Torre - Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

beSTERIK uste edo nahi ba duzute ere alferrikakoa duzue. Gaurkoa, urte guztiko edozein datatik harago, futbolarena da. Igandero irrati, telebista edo beste edozein hedabideen pentzuen, adi, daudenek, gaurkoan lorik egin gabe izango dira gehienek. Garrantzi handia omen dauka, gure bi taldek Europan jokatzea. Une batez, duela hilabete edo, hiru ere omen ziran horretarako aukerekin;hiru euskal talde kontinenteko hoberenekin lehian. Euskal erabili ohi dut, selekzioa eskatzeko orduan ados jarri ziren termino bakana delako. Euskalduna, Euskadi edo EHkoa eta holakoak lekuz landa daudelako, gaurkoz, mundu horren lexikoan. Ez ditut haiek, kirolariak, errudun ipiniko, politiko eskolatuek ere batere argi ez dutenaz. Gerora ere, zorion edo txarreko selekzioak baimena duenean, batzuek sartu nahi izango dutelako eta beste batzuek ez. Etzen hori, dena den gaur jorratu nahi nuena, gure gizartean futbolak orokorrean duen garrantziaz, egunero edota astero mugitzen duen gende pilaz baizik.

Neurtezina litzateke, gaur arratsaldean zenbat mila ikusentzule bildu edo sakabanatuko diran Erreala eta Athletic-en partiduren arduran. Neurtu zaila den moduan, asteotan hedabide gehienak gai horri eman dioten denbora eta espazioa. Honen ondorio, edo ez, asteburu denetan zenbat mila guraso, adin orotako ume, entrenatzaile, arbitro epaile eta abar luze mugitzen diren eskola batetik bestera, herririk herri, futbolaren aitzakia, ardura eta atazarekin. Milaka eta milaka, ataza horren erruz beste inolako aisialdirik edo bidaiarik egin ezin dutenak, tamalez. Diktadura bat aipatzerakoan, futbolarena tamainakoa da zentzu horretan, bide zigor berean murgiltzen dituelako hainbeste familia. Umeen nahia horixe dela erantzunez, kitto, lasai gera-tzen dira. Hainbat eta hainbat, ezetz dioten arren, sinetsiak daude bihar edo etzi Europara joateko besteko mutilak dituztela etxean. Mutilak esan dut, neska mutilak beharrean nire ohituratik aldenduz... eta ez da deskuidu edo kasualitatez izan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120