Ertza, Ici’Bas eta Maduixa konpainia saritu ditu XVIII. Umore Azoka Leioak

Sarien aldarrikapenarekin bukatu da 2017ko edizioa

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 21a, igandea - 20:55etan eguneratua

UMORE AZOKA.

(DEIA)

Galería Noticia

UMORE AZOKA.

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, jakinarazi ditu gaur XVIII. edizioaren sariak. Ertza, Ici’Bas (Suitza) eta Valentziako Maduixa konpainiak dira aurtengo saridunak. “Hainbat lengoaia eta diziplina erabiliz sinbolismoz eta irudimenez betetako proposamenarengatik” saritu du Epaimahaiak Ertza taldearen “Meeting Point” lana Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin. 

LEIOA. Maduixa konpainiak Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Mulïer” obragatik, “sentsibilitatearengatik, konpromisoarengatik eta gauzatzeko orduan erakutsitako garbitasunarengatik, eta keinua balioan jartzeagatik, koreografiaren eta emakumeen unibertsoaren azterketaren parte gisa”.

Suitzako Ici’Bas konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “L’envers” lanagatik, “planteamendu berritzailearengatik, freskotasunarengatik eta hiriespazioaren erabilerarengatik”

Aurten 7 kideak osatu dute epaimahaia:. Filgi Claverie (Errobi zerbitzu kulturalaren arduraduna), Gerald Fannon (San Cugateko Teatre-Auditori jaialdiko arduraduna), Anna Giribet (Fira Tárrega jaialdiko programazio teknikaria), Marián Osácar, (FETENeko Zuzendari Artistikoa), Elena Ros (Ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Nando Piñeiro (Donostia kulturako Egia-Gasteszena-ren programatzailea), eta Juan Pablo Soler (Teatro Romea eta Circo de Murcia programazio eta koordinazio arduraduna).

Gainera, kontuan hartu behar da Trapu Zaharra konpainiak Umore Azoka Leioa 2017 Ohorezko Saria jaso zuela pasa den ostiralean, 35 urteko ibilbide oparoagatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120