Auzokide Plana 2004an sortu zen

Bilboko udalak Ramon y Cajal kalea osorik eraberritzeko lanak amaituko ditu

Aurrekontua milioi batekoa da eta lanak amaitzeko epea, berriz, hamar hilabetekoa

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 21a, igandea - 20:48etan eguneratua

Pio X.aren kalearen eta Done Petri plazaren arteko zatian egingo dituzte obrak. Gainera, kalearen atzeko aldean aparkaleku bat egingo dute. Obra hori auzokoek lehenetsi zuten eta 2016-2019 aldirako Auzokide Plazaren barruan dago.

BILBO. Bilboko Udalak milioi bat euro inbertituko du Ramon y Cajal kalea osorik eraberritzeko lanen amaierarako. Pio X.aren kalearen eta Done Petri plazaren arteko zatian egingo dituzte obrak. Gainera, kalearen atzeko aldean aparkaleku bat egingo dute. Obra hori auzokoek lehenetsi zuten eta 2016-2019 aldirako Auzokide Plazaren barruan dago. Proiektu horren bidez, 2 zenbakitik 16ra bitarteko espaloiak zabalduko dira, gutxienez 2 metroko zabalera lortzeraino. Horrez gain, dauden zerbitzuak eta kale-altzariak berriztatuko dira. Obra ekaineko lehenengo hamabostaldian hasiko da. Milioi bateko aurrekontua du eta lanak amaitzeko epea 10 hilabetekoa da.

Halaber, Ramon y Cajal etorbideko atzeko aldean dauden trenbide-errailak eta bi tren-geltokiak kenduko dira 112 plaza izango dituen aparkaleku-gune berria egiteko. Horrek guztiak 2013an egin ziren 225 aparkalekuei jarraipena emango die eta, horrela, etorbide horren berrikuntza osoa amaitu ahal izango da. Urte hartan, Udalak, hain zuzen, 2,8 milioi euroko inbertsioa egin zuen.

OBREN AZALPENA

Jarduketa-eremuan alde bi bereiz daitezke:

A) Alde batetik, Ramon y Cajal etorbideko 2 zenbakitik 16ra bitarteko obrak daude. 162 metro luze da zati hori. Orain dauden espaloiek 1,5 m baino gutxiagoko zabalera dute eta horregatik espaloiak zabalduko dira, gutxienez 2 metroko zabalera lortzeraino. Horretarako kalearen alde bietako aparkalekuak kenduko dira eta errei bakarreko galtzadak bere hartan jarraituko du. Horrez gain, dauden zerbitzu-sareak eta kale-altzariak berriztatuko dira.


B) Beste alde batetik, Ramon y Cajal etorbidearen atzeko aldea, Berrizbidetik Ugasko kalearen gaineko trenbidearen zubiraino. Trenbide luzera tarte horretan, gutxi gorabehera, 360 m-koa da eta gaur egun ez dute erabiltzen. Trenbide-geltoki bi ere badaude hor, gaur egun erabiltzen ez dituztenak. Geltokiak eraitsi beharko dira hor aparkaleku berri bat egiteko. Buenavista kalea ere jarduketa-eremuaren barruan dago. Kale horretan aparkalekurako sarbidea hobetuko dute.
Ramon y Cajal etorbideko atzeko aldean dauden trenbide-errailak eta tren-geltoki biak kenduko dira aparkaleku-gune berria egiteko. Horrek lehenagoko fase batean alde horretan egindako aparkalekuari jarraipena emango dio. Gainera, aparkalekurako oinezkoen sarbidea izateko eskailera eta arrapala batzuk egingo dituzte zenbait lekutan. Argiteria ere berria izango da, baita euri-uren hustubideak ere.

AUZOKIDE PLANA 2016-2019

Auzokide Plana herritarrek parte hartzeko udal tresna nagusietakoa da, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jarduerarako funtsezko tresna osatzen du.

Aurrekontua Bilboko 8 barrutien artean banatuko da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira

Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak

Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen ibiliko gara. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko ditugu. Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120