Zirrikituetatik begira

Liburu dendak

Juanjo Olasagarre - Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Deitu iezadazue zaharkillo baina liburu-dendak ez dira, niretako behintzat, zirena. Beharbada, liburuak erosteari utzi eta liburutegietakoekin molda-tzen naizelakoz edo, beharbada, nire garaia pasatzen hasia dela sentitzen hasi naizelakoz. Ez dut nostalgiko paratu nahi, gainera, nostalgia autokonplazentziaren anaia sepia baino ez delakoz.

Liburu-dendak gizartearen ispilu baldin badira, gizarte esaten den tokian uler bedi baita ere merkatu, gizartea asko aldatu da;gizartea ez dago apalategietan zeharka pilatzen ziren liburu andanetan gorderik. Oraingo liburu denda trendy eta modernoetara sartzen naizenean, liburu guztiak aurre-aurre ditudala ikusteak harri-tzen nau gehien, alegia, erakusten dena dago, eta, hori baino ez dago.

Liburu denda ez-espezializatu bat izan daiteke liburu denda Guerra y Paz edo Proust izan gabe? Harritzen nau, esaten dit nire zaharkillokeriak, baina oraingoak halaxe dira. Beharbada haien espezializazioa alternatibo izatean datza, alegia, ezkerreko filosofia pixka bat, Zizek;estetikari buruzko liburu batzuk, Groys;nobela indiren bat, Kerouac;poesia antologia pare bat;feminismoari buruzko azterketaren bat, eta hor oso ongi zergatik dauden ez dakizula euskarazko liburu pare bat. Hemen Bilbon, halaxe dira. Eta kitto. Ez joan bila mendebaldeko kanona eraiki duten autore horien guztien bila, ez joan zientzia dibulgazioko lan baten bila, ez joan klasikoen bila, Catulo, Cervantes, Shakespeare, esaterako;ez joan, ez daude, eta ez daude.

Kapitalismo Berantiarrak oro besarkatu duelarik, artea eta jakintza ere merkatu bilakatu dira, eta merkatuan lehiatzeko berezi egin behar da, orokortasuna merkatuari berari utzirik. Beraz, liburu denda baten helburua ez du izan behar gizarte baten jakintza bere apalategietan bildu eta irakurleak eskura izan dezan (Internet omen horretarako), baizik eta balizko erosleei merkatu orokorraren bereizgarri bat eskaintzea: inditasuna. Keinua vintagea da, eta vintagea nostalgia da. Jakintzaren kontra-kontrakoa. Beti ere, jakintza izan izango balitz, jakina.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120