Gaueko bederatziak aldera

Bi atxilotu auto batetik bi tableta zituen motxila bat lapurtzeagatik Bilbon

Lapurtutako objektu guztiak itzuli dizkiote jadanik legezko jabeari

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 20a, larunbata - 18:04etan eguneratua

Bilboko Ertzain-etxeko agenteek herenegun, asteazkena, gauean, 19 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten, Bizkaiko hiriburuko Abando inguruan aparkatutako auto batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik. Dirudienez, autoaren kristal bat apurtu zuten mailu batekin eta bi tableta elektroniko zituen motxila bat lapurtu zuten.

BILBO. Gaueko bederatziak aldera, babes-lanetan ari zen patruila batek nortasun-agiririk ez zuten bi gizonezko aurkitu zituen Urkixo Zumarbidean. Batek motxila bat zeraman, eta barruan, beste hainbat gauzaren artean, bi tableta elektroniko. Gainera, poltsa batean kristalak apurtzeko mailu bat zeraman, ustez Poza Lizentziatua kalean aparkatuta zegoen auto bateko triangelu-formako kristala apurtzeko erabilitakoa, ondoren aipatutako objektuak lapurtzeko.

Bi lapurrak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten. 

Lapurtutako objektu guztiak itzuli dizkiote jadanik legezko jabeari.

Atzo, osteguna, epailearen aurrera eraman zituzten biak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sucesos

ir a Sucesos »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120