Zaborretan gelditu ez zen ipuina

Natura eta ingurugiroa zaintzeko ideia andana bildu ditugu Arangoiti ikastolako ikasleok

Testua eta argazkia Arangoiti Ikastola - Jueves, 18 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Natura Zaintzaileen taldeak ingurua garbitzeko tartean hartu zuen.

Natura Zaintzaileen taldeak ingurua garbitzeko tartean hartu zuen. (ARANGOITI IKASTOLA)

Galería Noticia

Natura Zaintzaileen taldeak ingurua garbitzeko tartean hartu zuen.

Behin batean, herri txiki bateko ikastola txiki batera Rafa izeneko gizon bat etorri zen eta jakinduria handiz harek azaldu zuen ikastola batzuetan irteerak, bideoklipak eta beste ekintza asko egiten ari zirela natura zaintzeko...

Ondoren, guk zer pentsatzen genuen eta zer egingo genukeen galdetu zigun.

Taldeka jarri ginen, hiru talde, hainbat partaide... eta ideia desberdinak sortu ziren natura zaintzeko, kotxeen kutsadura gutxitzeko eta berrerabiltzeko zaborretarako uzten ditugun materialen inguruan.

Gure ideia ezberdinen artean sortu ziren taldeak. Natura zaintzaileak: Noa B, Luna, Naroa, Adrian, Udane, Noa A eta Araitz. Kutsadura gutxi-tzaileak: Aaron, Edurne, Orhi, Oihan, Maika, Jon, Natalia eta Igor. Berrerabiltzaileak berriz, Jone, Gorka, Haizea, Nahia eta Oiher.

Eta horrela, oharkabean, CONFINT izeneko abentura edo beno, hobe esanda, hiru abentura txikietan sartuta ginen eta… Ea argitzen dugun nolakoak izan ziren eta diren abentura hauek.

NATURA ZAINTZAILEAK

Lunak, gure taldekideak, mundua hobetu nahi du nahiz eta pertsona bakar batek ezin duela ezer egin pentsatzen duen. Elkarrekin ahal izango dugula dio. Ongi laburtu du guk pentsatzen duguna:

“Planeta hobetu ahal da, momentu honetan oso kutsatuta dagoelako. Kutsadura horrek atmosfera apur-tzen du, behar ez diren eguzki izpiak sartzen dira eta klima aldaketan eragiten dute. Horretaz gain, arnasten duguna ez da ona eta gure osasunean eragiten du eta honek gaixotasunak eragiten ditu”. Eta zer egin dugu hori gelditzeko? Gure erabakia... Zaborrik lurrera ez botatzea eta garbiketa txangoak egitea.

Lehengo txangoa Zaraitzu ibaiaren ondoan, Sielba izeneko aisialdi leku ederrera egin genuen, ikastolatik gertu, ibaiaren inguruan, lehen hezkun-tzako ikasleak bildu eta ibai ingurua garbitu genuen taldeka. Uste ez genuen 30 kg inguru zabor bildu genituen.

Maiatzaren 16an, jai ondorengo egunean herrian zehar ibili ginen. Ohartu ginen nahiz eta udaleko garbitasun zerbitzuak lan asko egin, jaietan zabor asko eta asko sortzen dugula eta ezin izan genion herriari buelta osoa eman.

Ekainan arroilara joanen gara gurasoekin batera ikastolak antolatzen dituen mendi irteeretako bat aprobetxatuz.

Kutsadura gutxitzaileak Kutsadura gutxitzeko bi lan nagusi jarri genizkion gure buruari, bi lan eta asmo bakarra: ohartzea nola kutsa-tzen dugun eta, aldi berean, oso modu errazean nola saihestu dezakegun kutsadura.

Alde batetik, ikerketa egin genuen matematikako saioetan ikastolako karbono dioxido aztarna zenbatekoa den jakiteko;eta, bestetik, ikastolako eta herriko hainbat lekuetan kotxearen erabilera txikitzeko hainbat kartel jarri genituen.

Ikerketa eta lanaren ondorio izan da gero eta jende gehiago, eguraldi ona egiten duenean behinik behin, bizikletaz mugitzen dela eta ikerketaren ondorioz ere, ohartu gara ikastetxeko argiak eta bero iturriak zaintzen baditugu inguruan dugun eragin kutsakorra txikitzen dela. Bide luzea egiteko dago hala ere eta hau lehengo pausoa besterik ez da izan.

Berrerabiltzaileak Lan erraza izan zen hasieran, etxean botatzen ditugun brikak eta plastikozko tamaina ezberdineko ontziak bildu genituen gogoan genuena sortzeko. Bilketa erraza izan zen, ondorengo saioak moldatzea berriz, HH zein LH-ko kideekin gehiago kostatu zitzaigun. Hala ere, erabilera ezberdinetako on-tzi ederrak gelditu zitzaizkigun sormena erakutsiz. Nahiz eta asko ez izan ikastolan hainbat saio egin ditugu eta egia esan nekagarria ere izan da.

Aurrekoan laborategian bildu ginen, taldeka, gure lanak zer nola joan diren komentatzeko, Iruñeko aurkezpenerako zer testu egin behar genituen adosteko eta Iruñean egingo den Nafarroako saiora azalpenak ematera zein pertsona joango diren hautatzeko. Sei pertsona aukeratu genituen eta denon artean prestatuko ditugu azalpenak.

Ekainaren 5a azkar helduko da eta ziur gaude egun horretan oso ongi pasako dugula beste ikasle ba-tzuekin batera.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sociedad

ir a Sociedad »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120