Zirrikituetatik begira

Tertuliak

Josu Torre - Jueves, 18 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

SUKALDARITZAK telebista kate denak ez dituela gain hartzen adierazteko solasaldi edo tertuliak asmatu dituzte (esku pilota ere bai, ETBren kasuan). Auskalo merke ateratzen zaizkielako edota eratzen aparteko lanik ematen ez diotelako. Solaskide bakoitzak haren edukia prestatuko du -beti katetik pixka bat iradokia- eta horiek ale-tzeko eta banatzeko moderatzaile batekin, kitto. Anker samarra azaldu naiteke diru kontua gainaipatzerakoan, hitz egitea, solastatzea onartzen dugulako gehienean, arazoak ez ezik, politika bide guztiak aurrera eramateko eta zuzentzeko. Ñabardura pare bat ipiñi behar dizkiot, dena den, hitz egiteari meriturik kendu nahi gabe.

Tertuliara bueltatuz, haietara hurbiltzen diren gehienak hitz egiten jakin arren, entzuten oso gutxik dakitela esan behar ordea. Sinetsgaitza egiten da, zinez, bata bestearen hitz jarioa mozten edo gainditzen nola saiatzen diren aldameneko solaskideak. Inolako adei ez errespetu gabe. Entzun gabe, alegia. Hortik nihoan berba egitea entzutea baino hobeto erabiltzen dutela esaterakoan. Bigarren ñabardura, solaskideek zalantzari dioten erdainua, mespretxua. Egia absolutuaren jabe balira bezala ari-tzen dira, ene iritziz eta egunotan irratiz entzun dudan norbaitentzat, zalantza jakintzaren oinarria litzatekela aintzat hartu gabe. Irratiko esale honek zalantza aldarrikatu ez ezik gorasarre egitea proposatzen zuen. Zirrikutu honetatik, enpeinu horretarako babesa eskaintzet diot. Berresanez, zalantza gabe ez dagoelako azterketarik eta ez zientziarik azterketa gabe.

Solasaldi edo eztabaida eredugarria izan behar zuen, Espainiako lurraldean historia eta hedaduran gorengoa izan behar luken alderdiaren burua hartzeko hiru kandidatoak izan dutena. Lekutan, duela 130 urte;Pablo Iglesiasek alderdia sortzerakoan ipinitako idearioa ez ezik beste ia ehun urteren buruan PSOEk eraman duen bidearekin. Zein banitatek eraginda iritsi daiteke hainbesteko anbiziora. Eredu izan behar zuena, oilar borroka bilakatu zuten tertulia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120