Herri kirolak

Dibertsioa, lehiarik gabe

La Benedicta kiroldegian herri kirolen ligako azken jardunaldia egin zen, bizkaiko eskola jokoen barruan. Bete-beteta egon ziren instalazioak

Miriam Rodríguezen erreportajea - Jueves, 18 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:25h

Txapelketa zonaldeka banatu da: Bilbo, Uribe Kosta eta Durangaldea. Hiru jardunaldi egiten dira.

Txapelketa zonaldeka banatu da: Bilbo, Uribe Kosta eta Durangaldea. Hiru jardunaldi egiten dira. (Jose Sampedroren argazkia)

Galería Noticia

Txapelketa zonaldeka banatu da: Bilbo, Uribe Kosta eta Durangaldea. Hiru jardunaldi egiten dira.

Herri kirolek arrakasta handia dute gazteenen artean. Ez dakigu zein den joko horien berezitasuna, baina urterik urtera gero eta jende gehiagok ematen du izena eta denboraldi amaierako jai-giroa itzela izaten da. Azkenean ez da jakiten nor geratu den lehena eta nor azkena;sailkapenak ez du inolako garrantzirik izaten. Hori esan dute federazikoek betidanik. Lehia bigarren mailako kontu bat da. Federazioaren helburu nagusia jarduera hori sustatzea eta jarraipena ematea da.

Igandean ehunka haur elkartu ziren Sestaoko La Benedicta kiroldegian, Bizkaiko Eskola Jokoen harira, eta jai-giro ederra eduki zuten, denboraldia ondo amaitzeko. Oso gustura egon ziren, giro ona lagun;aurreko urteetan Mungia, Gernika eta Bilbon gertatu zen moduan. Gainera, Eskola Jokoetan talde guztiak elkartzen dira, eta denboraldian zehar elkarren aurka aritu ez direnek ere elkar ezagutzeko aukera dute. Etxebarrikoek Durangokoen aurka edo Barakaldokoek Zeberiokoen aurka joka dezakete. Azken urteetan talde gutxiago aritu dira, espazio faltagatik, baina horrek ez du eraginik izan betiko jai-giroan.

Mikel Inunziagak urteak daramatza txapelketa antolatzeko arduradun lanetan. Denboraldi hasieran esan zigun jarduerak indartsu jarraitzen zuela eta gero eta ikastetxe gehiagok zeukatela interesa. “Batzuk eskolaz kanpoko jarduera gisa aritzen dira eskoletan, eta beste batzuk gorputz heziketa irakasgaiaren baitan. Bizkaiko ikastetxeetan sustapen-lana egiten dugu urtero eta materiala lagatzen diegu. Urtez urte ikastetxe berriak animatzen dira, edo dagoeneko horretan ari diren zentroek talde gehiago sortzen dituzte. Ezin dugu gehiago eskatu. Zifrek argi islatzen dute arrakasta. 1.300 haur inguruk eman ohi dute izena benjamin eta kimuen kategorietan. Pasa den urtean kopurua apur bat jaitsi zen baina aurten berreskuratu egin da eta Bizkaiko kiroldegi eta pilotalekuak gainezka egon dira”.

Txapelketa zonaldeka banatu da: Bilbo, Uribe Kosta eta Durangaldea. Bakoitzean hiru jardunaldi egiten dira, ez jarraituak, eta beti izaten dira igandeetan, beste jarduera batzuekin uztartu ahal izateko. Etxebarriko pilotalekuan izaten da beti Bilbo inguruko lehen txapelketa eguna, eta bertan elkartzen dira talde gehien. “Zalantzarik gabe, Bilbo inguruan dago talde kontzentraziorik handiena. Onarpen-maila handia izan du jarduera honek eta aurten talde berriak sortu dira, hala nola, Zorrozgoitiko Zazpi Landa Lorontxo, Santutxuko Aupada, hiriburu bizkaitarreko Cervantes ikastetxea eta Artunduagako atletismo eskola”, azaldu du Mikelek. Bitxikeria gisa, azpimarra-tzekoa da ez dela lehendabiziko aldia atletismo eskola batek herri kirolen lehiaketan izena ematen duena, izan ere, Portugaletek zenbait urte darama lehiaketa honetan parte hartzen.

Jardunaldiaren funtzionamendua oso an-tzekoa da beti. Kantxa lau gunetan zatituta egoten da: bat lokotxen probetarako, beste bat zaku-lasterketarako, hirugarrena txingetarako eta azkena inguderako. Taldeak gune bakoitzean kokatuta egoten dira eta txandaka aritzen dira;batzuek proba bat egin bitartean, besteek atseden hartzen dute, eta, ondoren, rola aldatzen dute. Probak bukatutakoan, sokatiran aritzeko taldeak antolatzen dira. Ondoren, proba bakoitzean bi epaile arduratzen dira puntuazioa emateaz eta sailkapena osatzeaz. Jardunaldiaren amaieran izango dute parte-hartzaileek haren berri.Sestaoko jai handiaren kasuan, sailkapena ez zen garrantzizkoena izan. Jai-giroa izan zen nagusi eta Mikel Inunziaga oso pozik agertu da azken egun horrekin. Modu ederra izan da agur esateko. Datorren urteko urtarrilera arte ez da herri kirolen beste eskola txapelketarik egongo.

“Giroa aparta izan da, betiko moduan. 500 haur inguru bertaratu dira eta zoramena izan da, baina dena oso ondo irten da. Denetik egin dute: lokotxak, ingude, zakuak, txingak, eta, noski, sokatira. Izugarri ondo pasa dute”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120