sei aste iraungo dute lanek

Bilboko Udala gaur hasiko da lehengo Termibusa botatzen

Txarteldegien, komunen, tabernaren eta kioskoaren moduluak dauden 3.000 metro karratuko azalera botako da.

   

DEIA - Jueves, 18 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 09:52h

Vista actual del solar que albergará la Termibus soterrada, donde será levantado el edificio de servicios y habrá unaa gran plaza urbana para diferentes usos.

Vista actual del solar que albergará la Termibus soterrada (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Vista actual del solar que albergará la Termibus soterrada, donde será levantado el edificio de servicios y habrá unaa gran plaza urbana para diferentes usos.

Han egingo da Garellanoko Geltoki Intermodal berria, Bilboko eta Bizkaiko errepide-bidezko geltoki intermodala, hain zuzen. Bertan batuko dira tranbia, aldirietako trenak, Bizkaibusa, Bilbobusa, Metroa, taxiak eta autobusak.

BILBAO. Bilboko Udala gaur hasiko da lehengo Termibusa botatzen. Geltokiak 3.063 metro karratuko azalera du eta, estalkipean, txarteldegiak, komunak, taberna eta kioskoa biltzen dituzten zazpi modulu daude. Sei astebete iraungo dute botatzeko lanek.

Aurrena, eraikina aztertu eta, ondoren, badaezpadako segurtasun-neurriak hartuko dira. Berriro erabili daitezkeen elementuak kendu eta geltokia osatzen duten gainerakoak botatzeari ekingo zaio. Gehienbat altzairuzko zutabeekin eta habeekin eraikitako markesinen egitura modularreko estalki arina da.

Partzelaren barruan platanondo bi daude, Lorazaintza Zerbitzuak lekuz aldatuko dituenak.

Geltokia botatzeko lanek dirauten bitartean ibilgailuen sarrera-irteerak Perez Galdos kaletik egingo dira. Seinalista batek antolatuko du ibilgailuen joan-etorria eta berak koordinatuko du zirkulazioa Gurtubay eta Perez Galdos kaleen arteko semaforoarekin.

Behin-behineko geltokia

Lehengo Termibusen eskaintzen ziren zerbitzuak behin-behineko geltokian eskaintzen dira orain. Geltoki hori alboko partzela batean dago, bidaiarien eta operadoreen premiei erantzuteko eta jasotzeko eta bilakaera-prozesu bete-betean dagoen inguruan kokatzeko, horrek berarekin dakartzan gorabeherekin. Lehengo Termibusak zituen zerbitzu berberak ditu geltokiak.

Garellanoko Geltoki Intermodal berria

Garellanoko geltoki intermodala errepideko garraioaren Bilboko eta Bizkaiko geltoki intermodala izango da, bertan elkartuko baitira tranbia, aldirietako trenak, Bizkaibusa, Bilbobusa, Metroa, taxiak eta autobusak. Horrez gain, Abandoko geltokiaren osagarri izango da, geltoki hori trenbideetako garraioko geltoki intermodala izango baita.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120