Zirrikituetatik begira

Portugal (*)

Rikardo Arregi - Miércoles, 17 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

bATZUETAN zorionekoa naizenez, aurten ere, zenbaitetan bezala, suertatu zitzaidan Lisboan egotea apirilaren 25aren inguruan. Aldiri urrunetan ez, baina erdialdean ere ez, dagoen auzo batetik paseoan nenbilela, nire arreta osoa bereganatu zuen liburu denda batek, ez betikoagatik, liburu berriak ikusteko irrikaren deiagatik alegia, baizik eta erakusleiho batean liburu zaharrak eta tamaina handiko agiri ofizialen antzekoak begiztatu nituelako. Hurbildu nintzenean argi ikusi nuen agiri ofizial horiek Portugaleko diktadura, hau da, Estado Novo garaietako zentsura bulegoak liburu batzuk debekatzeko aginduak zekartzatela, eta bertan zeuden liburuak liburu zentsuratu horiek zirela, Portugaletik kanpo edo Krabelinen Iraultzaren ondoren argitaratutakoak. Ohar batek zehazten zuen liburuak ez zeudela salgai, dendariaren bilduma pribatukoak baitziren. Tartean bazegoen euskal gatazkari buruzko liburu bat, portugesez jakina. Bat-batean konturatu nin-tzen horrelako erakusleiho bat ez dudala inoiz gurean ikusi, eta Krabelinen Iraultzaren urtemugak zenbaki borobila ez duenean ere, ekimen publikoari edo pribaturari esker, beti, urtero dagoela zerbait (zerbait ez, asko idatzi beharko nuke) une gogoangarri hura berritzeko.

Izan ere, 1974ko apirilaren 25a Une (horrela, letra larriz idatzita) funda-tzailea da, benetako Gertakaria, Portugaleko historia modernoa bitan zati-tzen duena zalantzarik gabe;Estado Novo faxista eta kolonialista haren aztarnak berehala desagertu ziren, ez ziren lau hilabete pasa eta Lisboan ezabatu zituzten kale-izen gorrotagarriak. Espainiako Erresumarekin gertatu zena guztiz bestelakoa da: Espainian ez dago une fundatzailerik, ezta gertakari oinarrizkorik ere, erregimen aldaketa seinalatzeko, data batzuk proposatu diren arren;Espainian garai luze eta lauso bat dago, Trantsizio izena duena, bukatu gabea beti, gaur arte luzaten dena, antza. Frankismoaren aztarnek hortik segi-tzen dute, hildakoak bide bazterretan, Franco Valle de los Caídos-eko granitozko hilobi hartan.

* Zutabe honetan ez da Eurovision aipatzen

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120