Campos Eliseos antzokian

Chris Potter saxofonistak 365 Jazz Bilbao zikloan joko du asteazken honetan

EUROPA PRESS - Miércoles, 17 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:34h

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Galería Noticia

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloak Chris Potter saxofonista estatubatuarraren kontzertua eskainiko du asteazken honetan, maiatzaren 17an, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Zikloaren aurtengo azken kontzertua uda ostean izango da, urriaren 19an, eta Steps Ahead taldeak joko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

BILBO. Chris Potter Chicagon (AEB) jaio zen 1971ean eta Columbiara joan zen handik gutxira. Joko modura hartu zituen gitarra eta pianoa hiru urterekin. Zazpi urte geroago saxofoi altua jotzen hasi zen eta 13 urterekin lehen kontzertua eman zuen. Halere, bere hezkuntza musikal eklektikoa gurasoen diskoen bilduma aztertu zuenean hasi zen. Bach, Schoenberg, Beatles, Miles Davis eta Dave Brubeck-eri arreta berezia eman zien.

18 urterekin New Yorkera joan zen, New School of Music zentroan ikasteko. Kenny Werner irakaslearen lagun handia egin zen bertan. Grammy sarietarako hautagai izan zen "Best Instrumental Jazz Solo" kategorian, Joanne Brackeen "Pink Elephant Magic" diskoan egindako lanagatik.

Konpositore modura, kritikariek, musikariek eta gero eta gehiago diren zaleek diote Chris Potter bere belaunaldiko saxofoi jotzaile bikaina dela. Bere garaikide askok bezala, jazzaren barruan eta kanpoan, bere eraginak asko eta askotarikoak dira. Bira ugari egin ditu munduan bere taldeekin "Gratitude" lana 2001eko hasieran argitaratu zuenetik. Europa, Kanada eta AEBetako klub onenetan eman ditu kontzertuak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120