Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bizkaiko 36 museok jarduera ugari eta doako sarrerak eskainiko dituzte

EP - Miércoles, 17 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:55h

Lorea Bilbao, junto con algunos directores de museos de Bizkaia.

Lorea Bilbao, junto con algunos directores de museos de Bizkaia. (Foto: Bizkaia.net)

Galería Noticia

Lorea Bilbao, junto con algunos directores de museos de Bizkaia.

Bizkaiko 22 udalerritako 36 museok hainbat jarduera eta doako sarrerak eskainiko dituzte asteazken honetan ospatzen den Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Jarduerak asteazkenean bertan eta asteburuan egingo dira, maiatzaren 20an eta 21ean.

BILBO. Museoek Bizkaian duten "ezinbesteko rola" nabarmendu dute Bizkaiko Aldundiko arduradunek, "benetan elementu garrantzitsuak" baitira lurraldearentzat.

"Balioak sortzen dituzte, eta jakintza, tradizioa, modernitatea eta herri baten nortasuna transmititzeko ezinbestekoak dira. Eta, jakina, ekonomia eta enplegu sortzaileak ere badira", azaldu dute.

Halaber, museo txikiek egiten duten lana aipatu dute, eta gizarteari egiten dioten ekarpena eta duten balioa ezin direla modu kuantitatiboan kalkulatu. "Kulturgintzaren zutabe ikaragarri garrantzitsua dira", gaineratu dute.

Modu honetan, Bizkaiko museoek askotariko jarduerak antolatuko dituzte, besteak beste, bisita gidatuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, dastatzeak, abestutako bisitak, bisita animatuak, ibilbide gidatuak, erakusketak, ipuin kontalariak eta arkeotxotxongiloak. Biztanleek museoetara hurbildu eta 70 jarduera baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute.

Programazio osoa https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/ web orrian kontsulta daiteke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120