Ostiral honetan

Bilboko Udal Musika Banda udaberriko kontzertu zikloari emango dio hasiera

Kontzertu guztiak Areatzako Kioskoan izango dira eta 19:00etan hasiko dira
  

DEIA - Miércoles, 17 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 13:15h

Bilboko Udal Musika Banda

Bilboko Udal Musika Banda (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko Udal Musika Banda

José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira musika saioen zuzendaritzan

BILBAO. Bilboko Udal Musika Bandak ostiral honetan, maiatzak 19, Areatzako pasealeku enblematikoa ekainaren 16ra arte musikaz beteko dituen udaberriko kontzertuen denboraldiari emango dio hasiera. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira 19:00etan hasiko diren aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Kontzertu guztiak Areatzako Kioskoan eskainiko dira, ehun urte baino gehiago dituen taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

“Bidaia eszenatik” lelopean, 45 musikarik baino gehiagok, honako obrak interpretatuko dituzte Iñaki Urkizuren batutapean: Francisco Alonsoren “La calesera” (T. Romoren moldaketekin) eta "El gallo", Gioachino Rossiniren “La gazza ladra”, Jacques Offenbachen “Orfeo en los infiernos” (M. Lakeren moldaketekin), George Gershwinen “Girl crazy” eta Pablo Lunaren “El niño judío” (I. Urkizuren moldaketekin).

Udaberriko zikloa, hurrengo ostiralean jarraituko da, maiatzak 26, “Bidaia martxen artean” izeneko emanaldiarekin. Kasu honetan, José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko du kontzertua. Bilboko Udal Musika Bandako musikariek ekainean zehar jarraituko dute konposatzaile garaikideek eta gaur egungoek idatzitako lanez osaturiko programa berezia eskaintzen. Ekaineko kontzertuak 2an hasiko dira, “Bidaia gure konpositoreekin” emanaldiarekin, 9an jarraituko dira “Bidaia pertsona ospetsuekin” jardunarekin eta “Bidaia zazpigarren artera” kontzertuarekin bukatuko dira ekainaren 16an.

Zuzendaria: Iñaki Urkizu Kerejeta

Beasaingo Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere.

Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big-Band;azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen. Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan.

Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, "Oskorrí" folk-talde ezagunaren omenez egina.

Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan zen 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. 2006an Bilboko Udalaren Musika Bandaren zuzendariordearen postua jaso zuen. 800 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José M ª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Banda biekin zenbait CD grabatu ditu. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.

EGITARAUA

Maiatzak 19

“Bidaia eszenatik”
Zuzendaria: Iñaki Urkizu Kerejeta

LA CALESERA.................................. Francisco ALONSO
(Pasacalle de Chisperos) (1887-1948)
Mold. T. Romo

LA GAZZA LADRA............................ Gioachino ROSSINI
(Obertura) (1792-1868)

ORFEO EN LOS INFIERNOS.............. Jacques OFFENBACH
(Obertura) (1819-1880)
Mold. M. Lake

EL GALLO........................................ Francisco ALONSO
(Selección) (1887-1948)

GIRL CRAZY..................................... George GERSHWIN
(1898-1937)

EL NIÑO JUDIO................................ Pablo LUNA
Mold. I. Urkizu (1879-1942)
1. Marcha
2. Danza India
3. Pasacalle.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120