Datorren zapatuan

Bilboko Triathloiak eragozpenak eragingo ditu zirkulazioan

DEIA - Miércoles, 17 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 13:20h

Policías municipales controlando los cortes de tráfico

Policías municipales controlando los cortes de tráfico (DEIA)

Galería Noticia

Policías municipales controlando los cortes de tráfico

1.200 triatletak parte hartuko dute kirol proba honen zazpigarren edizioan. Zirkulazioan aldaketak egongo dira 12:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera.

BILBAO. Bilbao Triathlonen zazpigarren edizioa izango da datorren zapatuan, maiatzak 20. Mila berrehun triatleta inguru izango dira igeriketa, txirrindula eta oinezko lasterketa probetan.

Jende asko etortzea espero da. Hori dela-eta, Bilboko Udalak parte-hartzaileen eta ikusleen mugikortasun segurua bermatzeko zirkulazioan aldaketa batzuk egitea erabaki du eta ibilbide alternatiboak prestatu ditu ibilgailuen zirkulazioan eta oinezkoen joan-etorrietan eragina ahalik txikiena izateko. Hori kontrolatzen arituko dira etengabe Bilboko udaltzainak.

Gutxi gorabehera, 12:00etatik 20:00etara bitartean izango dira aldaketa horiek. Eraginik handiena Udaletxeko zubian, Zazpi Kaleetan, Uribarri eta Deustuko barrutietan, Artxandako errepidean eta itsasadarraren ertz bietan izango da.

Bilboko Udalak hirira etortzeko ibilgailu pribaturik ez erabiltzeko eta garraio publikoa, ahal dela trena edo metroa, erabiltzeko gomendioa eman du.

ERAGINA IBILGAILUEN ZIRKULAZIOAN:

12:00etatik 20:00etara Ernesto Erkoreka plazaren eta Zumalacarregui etorbidearen inguruan ez zirkulatzea eta Bilbotik irteteko ibilbide alternatiboak (Miraflores etorbidea, A8) erabiltzea gomendatzen da.

Zirkulazioan izango diren aldaketa guztiak, zirkulaziorako itxiko diren kaleak eta bidegorriak, aparkalekuetan izango diren eraginak eta garraio publikoaren ibilbideetan izango diren aldaketa guztiak udalaren webgunean kontsulta daitezke: www.bilbao.eus. Baita antolatzaileen web-orrian ere: www.bilbaotriathlon.com.

Zirkulazio-aldaketak:

Udaletxeko zubian, 12:00etatik 19:50era:

  12:00tik 17:50era, zirkulaziorako erabat itxiko da zubia, noranzko bietan.
  17:50etik 19:50era, zirkulaziorako itxiko da zubia, noranzko bietan, Bilbobusentzat izan ezik.
  Alternatiba: Ibañez de Bilbao kalera joateko, ezkerraldera pasatzeko hauxe izango da ibilbidea: Zingira – Epaltzaren Alarguna – Erribera – Mesedetako zubia – Bailen – San Frantzisko – Hurtado de Amezaga. Eskuinaldera pasatzeko hauxe izango da ibilbidea: Buenos Aires – Ibañez de Bilbao – Mazarredo. Hortik Salbeko zubitik zein Deustutik igaro daiteke eskuinaldera.

Zumalacarregui etorbidean, 12:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera:

  Zumalacarregui etorbidean zirkulazio-errei bat okupatuko da, Ernesto Erkoreka plazatik Zabalbide kaleraino. Guridi Musikariaren plazatik Begoñako tuneletaraino zirkulatzeko errei bana egongo da noranzko bietan.
  Quintana kaleko eta Zumalacarregui etorbideko garajeetako sarrera-irteerak itxita egongo dira 12:00etatik 14:00etara, eta 14:00etatik 16:00etara, probaren arabera, ibilgailuei pasatzen utziko zaie.

Zingira kalean, 12:00etatik 19:50era:

  12:00etatik 14:00etara tarteka zirkulaziorako itxi egingo da kalea, noranzko bietan. Areatzako eta Epaltzaren Alargunaren kaleko garajeetara San Nikolasetik sartu behar da.
  14:00etatik 19:50era tarteka egongo dira zirkulazio-etenaldiak.

Areatzako zubian eta Erripan 14:00etatik 19:50era:

  Udaletxetik hurbilen dagoen espaloia okupatuko Areatzako zubian.
  Erripa kalea tarteka zirkulaziorako itxi egingo da.

Deustun, 12:45etik 17:45era, gutxi gorabehera:

  Carmelo Bernaola tunelak Euskalduna zubiko noranzkoan itxita zirkulaziorako. Saihesbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea – Luis Power – Botikazar Erribera – Euskaldunako biribilgunea.
  Zirkulaziorako itxita Morgan kalea, Madariaga etorbidearen luzapenaren eta Bernaola tunelen artean. Saihesbidea: Madariaga etorbidea - Deustuko zubia. Eraginpeko alde horretako garajeetara sartu eta horietatik irteteko Madariaga etorbidetik jo beharko da.
  Zirkulaziorako itxita Morgan kalea, Euskaldunako biribilguneko noranzkoan. Saihesbidea: Jon Arrospide – Luis Power - Botikazar Erribera – Euskaldunako biribilgunea. Eraginpeko alde horretako garajeetara sartu eta horietatik irteteko Joan Arrospide kalearen gurutzetik jo beharko da.
  12:00etatik 15:00etara itxita egongo dira Euskaldunako zubia eta biribilgunea. Gainerako orduetan ibilgailuei eta lasterketari txandaka utziko zaie pasatzen.
  Zirkulaziorako itxita Botikazar Erribera. Saihesbidea: Julio Urquijo – Agirre Lehendakariaren etorbidea.
  Zirkulazio-etenak, tarteka, Frank Gehry zubian, noranzko bietan. Udaltzainek erregulatuko dute eta txandaka utziko diete pasatzen ibilgailuei eta lasterkariei.

Unibertsitate etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, 12:45etik 17:45era.

  Udaletxeko noranzkoan zirkulaziorako itxita kale biak.
  Saihesbidea: Deustuko zubia – Ajuriaguerra – Recalde zumarkalea – Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea – Zumalacarregui etorbidea.

Artxanda-Egirleta eta Enekuri-Artxanda errepideetan, 12:30etik 17:30era.

  Enekuriko noranzkoan itxita egongo dira. Artxandara Enekuri gainetik joatea gomendatzen da.
  Bilbobus zerbitzuaren autobusek ibilbidea aldatuko dute probak dirauen bitartean.

ERAGINAK BILBOBUS ZERBITZUAN

Zirkulazio-aldaketek Bilbobusen 12 lineatako ibilbideetan eta ohiko geralekuetan izango dute eragina:

12:00etatik 17:50etara, linea hauetan: 03, 11, 22, 28, 30, 40, 62, 71, 72, A1, A5 eta A7.

Aldaketen berri ohiko bideetatik (informazio-panelak, markesinak…) emango da. Informazio gehiago, www.bilbao.eus/bilbobus helbidean eta 010 (944 010 010) telefonoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120