Zirrikituetatik begira

Txikikeriak

Pilar Kaltzada - Martes, 16 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

JATEN duguna garela dio esaerak. Esango nuke arnasten duguna ere bagarela, eta entzuten dugunak eta ikusten dugunak ere egin egiten gaituztela, molde bateko edo besteko, jasotako lurraren gainean hazi egiten garela nola edo hala (sustraietatik, adarretatik, hostoetatik…) hartzen ditugularik gara-tzeko behar ditugun elikagaiak.

Maiz txikikeriak direla esanda, gutxietsi edo ia batere aintzat hartu gabe pasa egiten ditugun aztura askok ere egin egiten gaituztela.

Arratsaldea da eta eskolatik irten berritan, jolas-parkean geratu da ama semearekin, etxeratu aurretik olgeta egin dezan. Errieta egin dio amak mutikoari, saltoka baitabil zabuaren gainean, beste guztiak molestatuz. Inguratu zaio eta “zaplastako bat emango dizut” esan dio. Begira dituen gurasoei “ze basati diren mutilak!” esan die, horrek den-dena azalduko balu bezala. Baiezkoa egin dute buruarekin ingurukoek.

Amek seme-alabak parkera eramaten dituzten garai batekoa naiz ni, eta normala da hori, espero izatekoa, hala izan delako beti. Txikikeria horrek ez zidan sekula kezkarik sortu, ahalik eta ohartu nintzen arte galera handia izango dela hori gune horretan gertatzen den guztia ezagutu ere egiten ez duten aitentzat.

Mutilak astakilo direla onartzen zuen jolas-parkeetan jolas egiten nuen nik, eta beraz, ez zitzaidan harrigarria beren egiteko modu hori. Huskeriatxo bat dela uste izan nuen ia beti, ahalik eta, duela urte batzuk, bere barruko sentikortasunarekin deseroso sentiarazi ditugun mutil horietako batek bere buruaz beste egin zuela jakin nuen arte.

Gurasoek seme-alabei errieta egin eta zaplastakoak ematen zizkien garai baten hazi nintzen, eta ipurdikoren bat edo beste gogoratzen dut. Ez dela larria esan izan diot nire buruari maiz, normala dela, kalterik baino on ere egiten duela, zeren horixe entzun izan dut beti. Normala zela uste nuen goiko bizilagunen etxeko korridoreetan zalaparta eta garrasiak entzuten hasi nitzen arte.

Txikikeriak direla uste duzu?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120