Brankaganetik kikuke

Unerik txarrena huts egiteko

Ramon Basaldua - Martes, 16 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:04h

borrar

Galería Noticia

borrar

Partidubakarra geratzen da bidearen amaierara heltzeko eta Athleticek bere eskuetan dauka Europarako txartela eskuratzeko aukera. Horixe da, Leganesen aurkako partiduaren ostean atara daitekeen ondorio positibo bakarra. Ernesto Valverdek eta bere jokalariek horixe azpimarratu gura izan dabe denboraldiko azken aurreko partiduan porrot egin ostean. Kontua da, Athleticek Atletico de Madriden zelaian jokatuko dauela azken jardunaldian eta esan beharrik ez dago Vicente Calderonen irabaztea oso gatxa izango dala. Edozelan be, batek daki zer gertatuko dan azken jardunaldian. Izan be, Athletic Europarako sailkatu daiteke Manzanaresen galduta be.

Ernesto Valverderen taldeak aukera bikaina galdu dau urrats garrantzitsua emoteko Europarako sailkatzeko bidean. Zuri-gorriak, ostera, ez ziran gauza izan Leganes menderatzeko. Gauza bera gertatu jaken Realari eta Vila-reali. Europa Leagueko postu biak eskuratzeko hiru hautagaiek huts egin eben etxean, eta lehia ez da erabagiko azken jardunaldira arte. Egia esateko, azken aurreko jardunaldia hasi aurretik, inork ez eban esango Athletic, Vila-real eta Reala, hirurak, ez zirala gauza izango hiru puntuak eskuratzeko. Azken jardunaldian etxetik kanpo jokatuko dabe hiru lehiakideek sailkapenera begira ezer jokoan ez daukien hiru talderen aurka. Orain arte ikusitakoa ikusita, edozer jazo daiteke.

Denboraldiko partidurik makalenetakoa jokatu eban Athleticek domekan Leganesen aurka. Etxeko taldeak asko eukan jokoan eta gauzak oso ondo jarri ziran zuri-gorrientzat Aritz Adurizek Champagneren atea zulatu ebanean. Partidua kontrolpean egoala emoten eban. Egia esateko, Leganesek ez eban jaurti be egin Kepa Arrizabalagaren atera lehenengo zati osoan. Bigarren zatian, baina, Asier Garitanoren taldeak partiduaren bila urten eban, Gijongo Sporting, Ipuruan irabazten joialak bultzatuta. Pepineroek menderatu egin eben Athletic eta euren ahaleginak saria jaso eban bardinketaren golagaz. Beste era batera azaltzeko, Ernesto Valverderen taldeak amore emon eban aurkariak apur bat sakatu ebanean.

Mendizorrotzan gertatu zan lez, Leganesen bardinketaren golak min handia egin eutsan Valverderen taldeari eta zuri-gorriak ez eben asmatu bigarren gola sartzeko ahaleginean. Ansiedadeak bultzatuta jokatu eban etxeko taldeak eta, jakina, ez da bidelagun ona izaten. Ernesto Valverdek egindako hiru aldaketek be, ez eben ezer aldatu.

Kontuak kontu, hasarre urten neban San Mamestik taldeak aukera bikaina galdu dauelako. Beste alde batetik, Gorka Iraizozek ez eban jaso merezi dauen agurra. Arbitroak partidua amaitutzat jo aurretik ikusleen erdiak baino gehiagok estadiotik alde egin eban, Athleticen atea hamar denboralditan jagon dauen jokalariari merezitako agur beroa eskeini barik. Tristea izan zan, benetan.

Ezin amaitu Iraia Iturregi zoriondu barik. Athleticeko kapitainak laurehun partidu jokatu dauz elastiko zuri-gorriagaz 2002an debuteko partidua jokatu ebanetik. Hamabost denboraldi daroaz Athleticen eta lau liga irabazi ditu. Horregaz batera, Iraiaren ibilbidea eredugarria izan da. Jokalari bikaina izateaz gain, Athleticen baloreak inork baino hobeto zabaldu ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120