Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa

Bizkaia Aretoak %96ko okupazio tasa eta 69.500 bisitari izan zituen 2016an

EP - Martes, 16 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:02h

Bizkaia Aretoa

Bizkaia Aretoa (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Bizkaia Aretoa

Bizkaia Aretoa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) paraninfoak %96ko okupazio tasa eta 69.488 bisitari izan zituen 2016. urtean, aurrekoan baino 20.000 gehiago. Gainera, bigarren urtez izan da Bilbon biltzar gehien izan duen egoitza, 53 biltzar izan baitziren, zerrendan bigarren denak 36 egin zituen bitartean.

BILBO. Guztira, 577 jarduera egin ziren Bizkaia Aretoan, era guztietakoak, aurreko urtean baino 99 gehiago. Beraz, 2016an izan du jarduerarik handiena EHUk Bilbo erdian daukan azpiegiturak.

EHUk jakinarazi duenez, aretoan askotariko jarduerak egin ziren, eta, 53 biltzarrez gain (horietako 30 nazioartekoak), 277 jardunaldi eta hitzaldi, 136 bilera, 20 ospakizun, 35 aurkezpen edo komunikazio ekitaldi, 39 ikuskizun eta 17 erakusketa egin ziren.

Ekitaldirik garrantzitsuenak, jende kopurua kontuan hartuta, Koloso Jurasikoak (22.000 bisitari), Zientzia Astea (9.000 bisitari) eta Naukas 2016 (1.700 bisitari baino gehiago) izan ziren. Biltzarren artean, XII Reunión Científica de la Sociedad Española de Astronomía (350 partaide), Ekonomia Solidarioaren II. Biltzarra (450), XLI Simposio de la Asociación Española de Economía (420) eta EHUko sailek antolatutako hiru biltzarrak nabarmendu ziren.

Bestalde, Bizkaia Aretoa EHUk berak antolatzen dituen biltzarren bultzatzaile ere izan da, eta aretoa ireki zenetik, unibertsitateak antolatutako jardunaldi eta biltzarrek %300 egin dute gora.

Horrela, Bilbao Convention Bureau erakundearen arabera, Bizkaia Aretoan egin zen iaz lurraldeko biltzar jardueren %9 (kontuan izan da, bakarrik, egun bat baino gehiago iraun eta 50 lagunetik gora bildu dituzten 106 jarduerak). Horrela, bada, mota horretako jarduerak biltzen dituzten aretoen artean, unibertsitatearen paraninfoa bigarrena da zerrendan.

2017. urterako 350 jarduera daude baieztatuta, horien artean, 40tik gora biltzar eta 220 jardunaldi edo hitzaldi, eta aipatzekoak dira, bilduko duten jende kopurua kontuan hartuta, 47th European Brain &Behaviour Society Meeting (600 lagun), International Conference on Photothermal and Photoacoustic Properties (200), X Congreso de la Sociedad Española de Medicina Tropical y Salud Internacional (300), Congreso Nacional de la Sociedad Española de Ingeniería Biomédica (200) eta Zientziaren Astea 2017 ekitaldiaren babesean egingo diren jarduerak (10.000 bisitari baino gehiago espero dira).

Zientziaren Astearen barruan egingo direnen artean, nabarmentzekoak dira espazioari buruz egingo diren jarduerak: Europako Espazio Agentziaren espazio misioen erreprodukzioak eta hegaldietako benetako elementuak, planetarioa eraikinaren terrazan, astronomia behaketak eta beste batzuk.

Azkenik, jendeak adierazitako gogobetetze mailari dagokionez, Bizkaia Aretoan izandako arretari eta emandako zerbitzuei buruz galdetzean, 10etik 9,1 puntu eman dizkiote erabiltzaileek.

Patxi Juaristi EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordearen ustez, Bizkaia Aretoa "oinarrizko egitura" da Euskal Herrian antolatzen diren biltzarren arloan, baina ez elementu garrantzitsu bakarra, "eraikina, arkitekturaren eta hirigintzaren ikuspegitik, Abandoibarraren bultzatzaile eta lagungarri ere izan delako gune hori Bilbo hiriaren gunerik nabarmenenetako bat bilakatzerakoan, eta, horretaz gain, garrantzitsua izan delako ere EHU ikusgarri egiteko Bizkaiko hiriburuan".

Bizkaia Aretoa BBK-k EHUri lagatako eraikina da. Alvaro Siza arkitekto portugesak diseinatu zuen. Bilboko eremurik nabarmenenetako batean dago, Guggenheim museoaren eta Euskalduna jauregiaren artean, eta Iberdrola dorrearen magalean;lau auditorium ditu (Mitxelena: 441 plaza, Baroja: 161;Oteiza: 90;eta Arriaga: 64);lau erakusketa gela (Chillida, Axular, Etxepare eta Laboa;guztira, 500 metro koadrotik gora);hainbat bilera gela, 400 metro koadroko sarrera, eta 1.200 metro koadroko terraza, Mentxu Gali dedikatua, Abandoibarrara begira eta lorategiarekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120