Paxkal Indo Seaskaren presidentea

“Erronka asko dugu irakasle lanpostuak eta baliabideak falta direlako”

Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren presidentea lanean gogor jarraituko dutela argi dauka, zailtasunen gainetik eta proiektu berriak eraikiz

Franck Dolosor - Lunes, 15 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 07:41h

Paxkal Indo, Seaskaren presidentea.

Paxkal Indo, Seaskaren presidentea. (Foto: Iker Azurmendi)

Galería Noticia

Paxkal Indo, Seaskaren presidentea.

Senpere-Atzoko jaiaren ondotik nekatua ala pozik zaude?

-Bateriak kargatu ditugu herritar eta hautetsien babesari esker. Laguntza eskertzen diegu baina argi egon dadila guk ere zergak ordaintzen ditugula. Erronka asko dugu irakasle lanpostuak eta baliabideak falta direlako. Errepublikako presidente berriak hizkuntz legea hitz eman du baina ez dugu utziko hitza jan dezan aurrekoek egin zuten bezala. Legeak dio hizkuntz esperimentazioa egin dezakegula eta hori egin nahi dugu.

Atzoko argazki bat?

-Milaka laguntzaile eta erretiroa hartzera doazen Seaskako irakasleena, hauen artean Gillermo Etxeberria. Haiek diote zorte handia izan dutela Seaskan lan egiteagatik baina abentura guztia ezinezkoa litzateke iraskasle eta langile hain konprometitu hauek gabe.

Bernat Etxepare idazle garaztarra harro egongo litzake?

-Zalantzarik gabe. Bere izena daraman ikastegi berria eraikitzen ari gara Baionan eta bertan institutuaz gain lehen aldiz merkataritza bezalako lanbide heziketa eskainiko dugu. Euskara salbatzetik lan mundura eraman nahi dugu orain.

Zergatik egin duzue lanbide heziketa euskaratzeko apustua?

-30 urteko proiektua da. Bi proiektu erraldoi ditugu esku artean: Baiona iparrean ikastegi berria eraikitzea bere barnetegiarekin 500 ikasleentzat, eta denbora berean euskarazko eskaintza handitzea. Guk proposatzen ditugu hiru sail orokor: zientzifikoa, literatura eta ekonomia-soziala baina ikasketak ezin dira horretan mugatu. Bertze arlo ainitz euskaldundu behar dira Iparraldean.

Ikastolek jai gehiago ospatzen dute urtean zehar, zergatik da berezia Senpereko hitz ordua?

-Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko lege babesik gabe lan egiten dugu eta euskal hiztunen kopurua apaltzen ari da. Hemengo euskaradun gehienak hiltzen ari diren adin handikoak dira eta transmisioa eten da. Guk ikastoletan ez dugu aski haur euskalduntzen baina lanean segituko dugu zalantzarik gabe.

Urteak dira lanean ari zaretela, beti gogotsu zaudete?

-Behar handiak daude baina lege babesik ez daukagu. Alkate ba-tzuek dirulaguntzak eman edo eraikinak uzti nahi dizkigute baina ezin dute Frantziako legeak debekatzen dielako. Erantzukizun handia daukagu euskararen egoera kezkagarria baita oso. Frantziak dio “askatasuna, anaitasuna eta berdintasuna”, baina egunero horren aurka egiten dute hemengo euskaltzaleekin.

Ikastolak gora doaz halere?

-Etengabeko garapena daukagu. Murgiltze eredu osoa eskaintzen dugun bakarrak gara eta gure lanaren eraginez D eredu hori sartzen ari da piskanaka piskana esperimentazio gisa ikasgela publikoetan eta kristau eskoletan ere bai. Sail publikoan euskarazko 30 bat ikasgela zabaldu dituzte jadanik, guri esker neurri batean.

Zuek ere gune berriak zabalduko dituzue?

-Azken 10 urteetan etengabe hazten ari diren 12 ikastola berri sortu ditugu, Biriatu, Basusarri, Baigorri edo Azkaraten. Azken herri horretan eskola bakarra ikastola da ikastetxe publikoa duela mende laurdena itxi baizuten. Irailean, ikastola berria zabalduko dugu Bokalen. Ideia gehiago dago Ahetze edo Ainhoa aldean.

Bokalen Calandreta ere izango da azkenean?

-Ikastola berria egiteko Bokaleko alkate gaskoiak eskatu zigun elkarlanean aritzea Calandretarekin, okzitanierazko eskolekin eta gu ados agertu ginen berehala ez baikara hetsiak. Ez gaude geto batean hizkuntza guztiak gustukoak ditugulako. Pirineo Atlantikoetako departamenduaren mendebaldean zabalduko litzateken lehen Calandreta ikastolen mugimenduak lagunduko luke. Guk hamar bat familia dauzkagu jadanik irailean hasteko baina oraingoz ez du ia inork interesik agertu okzitaniera ikasteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120