"Itsas Industria XXI. mendean"

Itsas industriaren erronkak aztertuko dituzte Bilbon asteartetik ostegunera

EP - 2017(e)ko maiatzaren 15a, astelehena - 13:10etan eguneratua

Asier Atutxa, presidente de la autoridad portuaria de Bilbao

Asier Atutxa, presidente de la autoridad portuaria de Bilbao

Galería Noticia

Asier Atutxa, presidente de la autoridad portuaria de Bilbao

Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Kapitainen Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolak "Itsas Industria XXI. mendean" izeneko nazioarteko bigarren biltzarra antolatuko dute aste honetan Bilbon.

BILBO. Topaketak asteartetik ostegunera iraungo du, eta itsas sektoreko eragile nagusiek jardueraren orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatuko dute. Biltzarra Bizkaia Aretoan izango da.

Foroa itsas eta portu sektoreko eragile publiko eta pribatu guztiei zuzenduta dago, Administraziotik hasi eta prestakuntza ikastetxeetara, itsasontzi enpresetara, ontzioletara eta kontsignatorioetara, portuko, itsasoko eta kostaldeko segurtasunaren ardura duten agintarietara, itsas salbamendura edo aseguru konpainietara. Erakundeak, profesionalak eta konpainiak biltzarrean elkartuko dira, sektoreak dituen erronkak aztertzeko, etorkizuna eta lehiakortasuna bermatu ahal izateko.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, Euskadik marinel, arrantzale eta itsasontzi eraikitzaile historia luzea du, antzinako bale ontzietatik hasi eta azken belaunaldiko merkataritza ontzietara. Bilboko Ingeniaritza Eskolak Itsasketa eta Nautika eta Itsas Garraio graduak eskaintzen ditu Portugaleten, eta sektoreko profesionalen eskariak ezagutzeko eta unibertsitateko prestakuntzan kontuan hartzeko aukera emango duen biltzarrean parte hartuko du.

"Horrelako foro batek aukera emango digu, inolako zalantzarik gabe, itsas nabigazioaren alorrean inplikatuta dauden eragile guztiekin harreman zuzena izateko, euren eskariak jaso ahal izateko, itsasoko etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetu eta eguneratu ahal izateko", azpimarratu du Enrique Amezua Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak.

Merkataritzaren ikuspegitik, itsas sektorea ez dago XXI. mendeko ekonomiaren ezaugarri nagusietakoa den globalizaziotik kanpo. Etengabe prestatzen eta berriztatzen ari diren eragile askok osatutako sektoreak erronka berriei egin behar die aurre egunero, kate logistikoak funtzionatzen jarraitzea lortzeko eta Euskadiko eta batez ere itsas eta portu tradizio handia duen Bilboko ekonomiaren nazioartekotzeari eta aberastasunari laguntzen jarraitzeko.

Asier Atutxa Bilbao Port erakundeko presidenteak azpimarratu duenez, biltzarra helburua "gure profesionalak elkartzeko foroa izatea da, eragile guztiak batuko dituena, sektorearen egungo eta etorkizuneko egoera aztertzeko eta horri buruzko iritziak eztabaidatzeko, berrikuntzak aurkezteko eta kontrastatutako esperientziak erakusteko".

HITZALDIAK ETA ATE IREKIAK

Halaber, biltzarraren barruan aldi bereko zenbait hitzaldi eskainiko dira Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean eta Baroja Aretoan. Hain zuzen, asteartean, maiatzaren 16an, eta asteazkenean, 17an, adituek sektorearen oraina eta berehalako etorkizuna markatzen duten gai nagusiak landuko dituzte: itsas legedia, itsasontzien eraikuntza, gurutzontziak, prestakuntza, itsasoko segurtasuna, XXI. mendeko arrantza industria, itsas trafikoa, laneko arriskuen prebentzioa edo teknologia eta berrikuntza.

Gainera, topaketa amaituko den egunean, ostegunean, maiatzaren 18an, Europako Itsas Eguna ospatuko da. Hori dela eta, nazioarteko biltzarrak ateak irekiko ditu jende guztiarentzat arratsaldeko 13:00etatik aurrera. Hurbiltzen direnek, Luis Jar Torre itsas kapitain eta ikerlariak eskainiko duen "Un abordaje con sorpresa. 100 años después la explosión de Halifax" hitzaldia entzun ahal izango dute.

Asier Atutxa Bilbao Port erakundeko presidenteak asteartean inauguratuko du biltzarra, eta Rafael Rodríguez Valero Espainiako Gobernuko Merkataritza Itsasketako zuzendari nagusiak amaituko du ostegun eguerdian.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120