antzerkia

Paradisua, Evaren infernua

Anodino Teatroak bere hirugarren antzezlana aurkeztu berri du, ‘Erbeste edo saihets baten aldarrikapena’. Matxismoaren inguruko komedia zorrotz honek 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria jaso du

ANE ZABALA - 2017(e)ko maiatzaren 14a, igandea - 11:50etan eguneratua

Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai aktoreak.

Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai aktoreak. (ANODINO TEATROA)

Galería Noticia

Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai aktoreak.

Kristau sinesmenaren arabera, lurrean izandako lehen gizakiak izan ziren Adan eta Eva. Lehen gizona eta lehen emakumea. Adan lehenago sortu zuen Jaungoikoak eta, hain bakarrik ikusita, bere saihets batetik sortu zuen Eva. Itun Zaharrean jasotako istorio horixe du ardatz Anodino Teatroren lan berriak, hori bai, gaur egunera ekarria.

Erbeste edo saihets baten aldarrikapena obrak Eva eta Adanen istorioa kontatzen du, baina Evaren ikuspegitik. Izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki ulertu eta egi ustel aurkituko ditugu, eta orduan, kontatu diguten Paradisua Infernu bilakatuko da. “Evaren ikuspuntutik historia asko aldatzen da -kontatu du Aitor Fernandino aktoreak-. Guri beti kontatu izan digute Evak sagarra eman ziola Adani eta horregatik erbesteratua izan zela. Bada, guk istorioari buelta eman diogu”.

Aitor Fernandino bera eta Getari Etxegarai dira obra honetako aktoreak, Adan eta Eva gorpuzten dituztenak. Kontakizunari buelta emanez, gaur eguneko egoeraren analogia egiten dute bien artean. “Adan eta Evaren istorioa unibertsala da kasik, jende guztiak ezagutzen du eta horrekin jolastu nahi izan dugu, gaur egun bikote bati gertatzen zaizkion gatazkak izan daitezke kontatzen ditugunak”, azaldu du Fernandinok.

MATXISMOAREN ERROAK Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak taula gainean jartzen ditu obrak. “Tira-bira hori nondik datorren” plazaratu nahi izan du testua idatzi duen Mikel Fernandinok, eta, batez ere, oraindik ere generoaren araberako ezberdintasunak bere horretan direla adierazi nahi izan dute. Matxismoaren sustraiak bilatzeko ahalegin horretan Historiaren hasierara joan dira. Hantxe aurkitzen da Adanen paradisua eta Evaren infernua. “Nahiz eta aurrerapausoak eman diren, oraindik bide asko egin behar da benetako berdintasuna lortzeko”, uste dute bi aktoreek. “Gaia gaur egunekoa da, izan ere, ia egunero irakur-tzen ditugu egunkarietan matxismoaren ondorio diren albiste lazgarriak. Denuntzia egin nahi genuen”. Gai potolo eta serio baten gaineko komedia zorrotza da, beraz, Anodinoren lan berria.

Evaren pertsonaia gorpuzten du Etxegaraik, eta hasieratik argi izan du bere pertsonaiaren nolakotasuna: “Asko sufritu duen emakumea da Eva. Gizon batek asmatutako gauza bat izan da. Emakume honek egia jakitea ezinbesteko du, asko sufritu du, berari geratutakoaren ondoren beste emakume guztiek sufritu dutelako”. Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Horixe da Evaren susmoa. Beraz, Adanekin hitz egitea erabakitzen du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatzen joango da.

FORMATU TXIKIAN Antzezlan minimalista da Anodinoren azken sorkuntza. Oholtzan aulki bat eta kamara bat soilik agertuko dira, eta bertan kokatuko dira bi aktoreak. Laugarren paretarik gabe arituko dira, epaiketa baten itxura duen espazioan publikoa testigu bilakatuz. Evak epaiketa baliatuko du senar ohiarekin izandako arazoak azalera-tzeko;Adan, berriz, bere burua zenbat eta gehiago zuritu, orduan eta patetikoago agertuko zaigu.

Ibilbide laburreko konpainia da Anodino Teatroa. 2014an sortu zen, eta Zerura eroria izan zen taldearen estreinako obra. Orduan ere historia klasikora jo zuten, jaungoikoa protagonista bihurtu. Fernandinok dio ez direla erlijiosoak, baina horrela suertatu dela. “Dena den, oso an-tzezlan ezberdinak dira bata eta bestea”, argitu du aktoreak.

Azken obrarekin 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria jaso dute eta horrek bidea ireki diela kontatu du Fernandinok. “Proiektua da saritu zutena, gero idatzi behar izan genuen antzezlana, baina sariak ahalbidetu du antzezlana taulara-tzea”, nabarmendu du aktoreak. Formatu txikiko antzezlana izateak abantaila handi bat du bere esanetan: “Edozein tokitan egin daiteke, eszenografia sinplea da eta ez dugu leku handirik behar”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120